Ikuskizunak urteka

Generoa

Hitzaldia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación

Calificación


Dokumentala (VOSE proiektatuko da):

Gauean Tel Aviveko teilatuetan filmatu dute, eta Israelgo tropek Gazan nahita zibil palestinarrak hiltzearen atzean dauden mekanismoak azaltzen ditu. Naza hitza erabiltzen du Israelgo armadak biktima zibilak 'albo-kalte' gisa izendatzeko. 'No Man's Land' filmeko lantaldearen dokumentala, Jonathan Glazer zinemagileak eta James Wilson ekoizleak ekoitzia. Biak dira 'La zona de interes' filmaren arduradunak.


Generoa

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Bertsolariak:

  • Nerea Ibarzabal
  • Sustrai Colina
  • Maialen Lujanbio
  • Aitor Etxebarriazarraga

Gai jartzailea: Aissa Intxausti


Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Korrontzi taldeak Euskal Herriko kulturaren testigantza darama zuzenean jotzeko deia jaso duen toki guztietara euren kantutegiko doinu esanguratsuenen laburpena eskainiz. Korrontzi taldeak nazioarteko herri eta hiri asko bisitatu ditu eta euren zuzeneko agerraldietan taldearen ezaugarri nagusia den musika eta dantzaren arteko batasuna erakutsi du.


Generoa

Hitzaldia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko presidente gisa beteko duen azken agintaldian, Ikusgarrira hurbilduko da zinemaren egungo egoera, etorkizuna eta plataforma digitalekiko elkarbizitzari buruzko solasaldia eskaintzera. Ekitaldia Aitor Abaroak aurkeztu eta gidatuko du. 
Sarrera doan


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Arratsalde batean, lau lagun escape room batean sartzen dira. Barrez hasiko den logika joku hau, esperientzia kezkagarri, zentzugabe eta gero eta ilunagoa bihurtuko da. Joel Joanen eta Héctor Clamunt-en komedia beltz honek, behin ateak itxi eta atzera kontua hasten denean, laguntasuna norarte iritsi daitekeen erakusten digu.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu

Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du.

Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin.

Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!


Generoa

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


“AMAK” komedia, ikastola bateko itxaron gelan atera eziñik gelditzen diren 4 emakumeen arteko historio desesperagarria da.

Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira…

Fitxa

Egilea : Elena Diaz Barrigón
Zuzendaria : Begoña Bilbao Lejarzegi
Zuzendari laguntzailea : Martin Agirre
Aktoreak
Intza Alkain
Iraitz Lizarraga
Tania Fornieles
Oihana Maritorena


Generoa

Monologoak

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, apur bat gora etorrita eta aitatasun "alta"-n jarraitzen duela probestuz AA Aita sortu du orain Euskal Herriko ikusleen gozamenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen


Generoa

Monologoak

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Agustin Jimenez stand up comedy generoaren bultzatzailetzat jotzen da Espainia.

Hogei bakarrizketa baino gehiago grabatu ditu El Club de la Comedian, COMEDY CENTRAL , SOPA DE GANSOS eta CARACOL TV autore gisa interpretea da eta ehunka egin ditu (gehiegi esan gabe!) lokal, antzoki eta aretoetakoak.


Generoa

Monologoak

Duración

80


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Influencerak al dira filosofo greko berriak? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeeak egiteko baina gero beraiek ohea egin gabe daukate. giza ergeltasunak bere gailurra harrapatu ote du? Pista: Bai.

Presta zaitez barrez lehertzeko Mikel Bermejoren show berriarekin. Eureka umorearen ospakizuna da, eta gaur egungo gai gordeenen inguruan duen ikuspegiaren bidez, bizitza modernoaren mirarietan eta erokerietan barrena bidaia bat egitera garamatza.