Ikuskizunak urteka

Generoa

Musika

Duración

60

Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación

“Zelanda” (2021, Etxarri Aranaz, Nafarroa) Fran Urias eta Bastida anai-arreben (Ane eta Iñaki) uztarketari esker sortutako taldea da. Gerora, egitasmo musikal hau garatzeko, Lander Anton eta Iker Toral elkartu zitzaizkien, egungo boskotea osatuz.
Fran eta Ane, duela gutxi agur esan duen “Hesian” musika taldeko kide ohiak dira eta ibilbide berri honetarako, Eñaut Gaztañagarekin grabaketa lanetan aritu dira taldeari izena ematen dion diskoa kaleratzeko. Pop-Rock indartsu eta freskoa uztartzen dituen lan honetan, nostalgia, emozio eta metaforaz beteriko abestiak aurkitzen dira. Azpimarragarria, Ainhoa Arroitajauregi eta Olatz Salvadorren kolaborazio bereziak.
Sarrerak salgai ohiko lekuetan.

Generoa

Musika

Duración

60

Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación

Apirilaren 6an, zinemaren historian entzundako soinu banda ezagunez gozatzeko aukera izango dugu Ikusgarri aretoan. Zuzenean interpretatuko diren doinuen artean, ‘Oscar’ saria irabazi duten Ennio Morricone, Hans Zimmer, Leonard Berstein edo John Williams zuzendarien soinu bandak entzungo dira, film horien irudiak proiektatuz. Konbinazio honek, film berri baten aurrean egotearen sentsazioa eragingo digu, eta emanaldia borobiltzeko, aretoko argiak piztu arte, eserlekutik ez mugitzea gomendatzen dizuegu....

Generoa

Monologoak

Duración

60

Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación

Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko…hortarako daude kazetariak.

Nekatutak izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.

90

Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación

10 urteko ibilaldi baten ondotik « soinuz » aldatzea erabaki du KALAKAN taldeak, Euskal kantua eta honi dion errespetua zainduz.
ARTIZAR izeneko azken disko honetan, KALAKAN xenda berri batean sartu da, kantu tradizionalak sonoridade aktualagoekin sakonduta; zentzua inoiz galdu gabe: Euskal neo-trad elektro-world musika estiloan oinarritutako disko honetan, kalitatea zaintzen duten esperientzi haundiko artistekin lan egin dute: Pello Reparaz, Andrew Keelan eta Hugo Imakhoukhene (MakJak).

Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto sakonak… Hainbat sorpresa eskeiniko dizkigu KALAKANek lan berri honetan.

Generoa

Antzerkia

Duración

90

Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación

Onbeat konpainiak 'El musical de los 80s 90s' aurkezten du, urteko komedia musikal original dibertigarriena. Garai bakar bateko musikala, non ikusleek pertsonaien esperientzia partekatuko baitute, abestuz, dantzatuz eta pertsonaia bakoitzaren konplizeak izanez. 80ko eta 90eko hamarkadetako Espainiako pop onena nazioarteko arrakastekin eta gure gaztaroa markatu zuten udako kantarik onenekin nahasten da. Historiako musikalik dantzatuena.