Ikuskizunak urteka

Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Anje Duhaldek euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen, Errobi talde mitikoa sortu baitzuen 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Hizkuntzarekin eta herriarekin engaiaturiko kantaria da Duhalde, eta horrek zentsura arazoak ekarri dizkio zenbaitetan.


Generoa

Musika

Duración

0


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


1997-ko Ekainean Bilbon sortutako taldea, Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (kitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa).

Zortzigarren lan hau, HARRO izena du eta 2016ko Azaroan kaleratuko da. Kolaborazio ezberdinak izan ditu, teklatuak eta sintetizadoreak jotzen Rául Lómas (Doctor Deseo) eta ahots kolaborazio oso berezi bat, Santi Balmes LOVE OF LESBIAN taldeko abeslariarena euskeraz kantatzen.

Azkenengo lan hau GARDEN RECORDS zigilupean aterako da eta 2016ko Azaro eta Abenduan kontzertu bira hasiko dute Bartzelona, Madrid eta Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

Datorren urtean zea Maysek 20 urte beteko ditu, bira handi batekin eta ustekabe askorekin…

Adi egon…jakinaren gainean jarri zaituztegu…


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Une hauetan, ENE KANTAK diska berria izango denaren abesti eta bideoak grabatzen ari da. Azaroan argitaratuko den honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren pertsona ezagunek euren ahots eta dantzekin parte hartuko dute.
Lekiotiora diska berri honen antzerkia ekarriko dute, 2019 Martxoak 24an.


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Egilea

Emmanuel Robert-Espalieu

Zuzendaria

Begoña Bilbao

Antzezleak

Mikel laskurain

Ane Gabarain


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Juan Sebastian Elkano itsasgizona azken orduetan dago. Ozeano Barearen erdi erdian sukar-ametsetan nabigatzen gogora ekarriko ditu lehen mundu biraren gertaerak, ondoan duen Barakaldoko itsasmutilaren laguntzarekin.

Gorriak ikusi zituzten hiru urteko ezinezko bidaia hartan. Sevillatik bost nao itsasoratu ziren eta bakar bat itzuli zen: Victoria izenekoa. Itsasontzi hau Ondarrun burutua zen, bost itsasontzi haietatik hiru euskaldunak bitziren. Gainera, Lehen Mundu Bira bete zituzten 18 marineletik 4 euskaldunak ziren: Juan Sebastian Elkano kapitainaz gain hiru bizkaitar.

Espeziak, Patagoniaren itsasartearen aurkikuntza, gosea, Magallanesen heriotza, matxinadak, konkistak… Mundua biribila dela frogatzen duen lehen bidaia. Berpizkundearen hasiera. Baita XVI. mendeko Euskal Herria itsastarra aldarrikatzen duen istorioa ere.


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Urtz, 1988. urtean Pasaian sortutako rock musika taldea da. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten. Jarraian, Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) argitaratu eta Kaixo! abestia taldearen ospeltsuenetariko bat bilakatu zen. Ondorengo diskoek, Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren estudio albumak, diskoetxe eta hainbat taldekide aldaketa ekarri zituen eta ondorioz, 2003ko urrian taldeak banatzea erabaki zuen. Hamar urteko isilunearen ostean, eszenatokietara itzuli ziren Astiro (2013) diskoarekin Durangoko azokan. Gaur egun, bidean dabiltza 2019ko Martxoan kaleratu duten Zabaldu ateak disko berria aurkezten.


Generoa

Monologoak

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Salva Reina 1978ko Apirilaren 9an Malagan jaiotako aktore eta umorista da. Jarduera fisiko eta kirolean graduatua izan arren, bere ibildide profesionala antzerki eta telebista mundura bideratu ditu. Aktore bezela pelikula arrakastatsuetan parte hartu du; La Isla Minima (2014), Villa Viciosa de al lado (2016), Señor Dame Paciencia (2017) El Intercambio (2018) El Mejor Verano de mi Vida (2018) eta beste hainbat telebista saio eta telesailetan ere agertu izan da; El club de la Comedia, Zapeando, Paramount Comedy, Generacion DF, Somos Complices, Padre Medina eta azken aldian Antena 3 katean ematen ari diren Alli Abajo telesail ospetsuaren 4. denboraldian ikus dezakegu.

Telebistaz gain, ezsenatokietan ere oso ondo moldatzen den pertsonaia da, horren adierazle, 2019an martxan jarri eta Lekeitiora ekarriko duen “Prohibido Echarle Cacahuetes Al Mono” monologoaren aurkezpen bira.

 


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Kantu Kolore taldekideok eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentzibilizazioarekin lagundu nahi genukelako.

Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazio dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazio landuko dute.