Ikuskizunak urteka

Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Art (Artea) antzezlana 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, 1998an New Yorkeko Tony Awarda jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril, Bratislavatik, París, ……

  “SINOPSIA”

ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren.

Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik.

Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izatea.

Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztutzen da bapatean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.


Generoa

Monologoak

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


"¡Ay Dios!" bakarrisketan, Óscar Terolek bere alderdirik sakonena eta gogoetatsuena erakusten digu, eta, besteak beste, fedea, gaur egungo munduaren arazoak eta izaki goren baten existentzia aztertzen ditu, komediaren bidez. Barrea eta hausnarketa uztartzeko duen abileziak artista oso bihurtzen du, publikoaren bihotzera iritsi eta aurkitutako emozioak eragiteko gai dena.


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Horretarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak proiekzio, kolaborazio berezi, inprobisazio eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere, denak ere aski ezagunak.


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”. Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Taldea


Egilea: Ramón Madaula.
Itzulpena: Martin Agirre.
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri.
Eszenografia: Asier Sancho Senosiain.
Jantzien diseinua: Cristina Martinez.
Argiztapena: Julen Zaballa.
Ekoizpena: TXALO.


Generoa

Monologoak

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Tiquismiquis es un show de Mikel Bermejo en el que habla sobre todo lo que piensa de lo que ve a su alrededor. Pequeñas cosas que te han pasado y jamás te has parado a analizar o sucesos de los que no sabemos el por qué.

Con cara de bueno pero alguna burrada, porque el ADN vasco tiene que salir en algún momento.

Un show de stand up mezclado con píldoras de crowdwork (improvisación), con rarezas, exquisiteces y desdicha


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu eta, data garrantzitsu hau ospatzeko, sorpresaz betetako lan berri bat prestatu du taldeak: KORRONTZI «20», Korrontziren hamabigarren diskoa.

Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntza izan du Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita ere beste berri batzuk ekoizteko. Guztira 20 abesti, 20 kolaboratzailerekin. Horien artean: Phil Cunningham (Scotland), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galiza), edo Iñigo ETS, Alex Gatibu, Gozategi (EH) bezalako izenak aurkituko ditugu beste ezuste atsegin batzuen artean. Zorionak Korrontzi!

 


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Sinopsia

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.


Aktoreak

  • PORROTX - Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS - Meretxe Rodriguez

Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Sinopsia

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.


Aktoreak

  • PORROTX - Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS - Meretxe Rodriguez

Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


SINOPSIA

“Baginaren bakarrizketak”, elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 2000 emakumeei egin zieten elkarrizketa. Emakumeak euren Sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira.
“Baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek ematen diete ahotsa sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.


FITXA ARTISTIKOA

Egilea: EVE ENSLER
Itzulpena: INMA INFIESTA
Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
Zuzendari laguntzailea:  MARTIN AGIRRE
Aktoreak: AINHOA ETXEBARRIA, ITZIAR URRETABIZKAIA, INTZA ALKAIN
Eszenografia: LA REVOLTOSA
Jantziak eta atrezzoa: JOSUNE ARREGI
Argiztapena: JULEN ZABALLA
Teknikaria: ALFREDO MEDINA LIRIO
Argazkiak: MANIX DIAZ DE RADA
Kartela: ASIER SANCHO SENOSIAIN
Inprimategia: ONLINE PRINTERS
Ekoizle burua: XABIER AGIRRE