Greba: A30 Ez dago saiorik

GREBA DELA ETA, EGUENEAN *EZ DA ZINE KLUB SAIOA PROIEKTATUKO.

Oraingo zaintza sistema eraldatzeko asmoz, mobilizazio prozesu bati ekingo diogu. Lehenengo mugarria martxoaren 8a izango da, ondorengo hilabeteetan luzatuko dena.

Denon bizitzak erdigunean, zaintzak irauliko ditugu dena aldatzeko!

 

 

Etiketak

Urriaren 19tik 23ra Ez dago saiorik

Zinea eskutik eskura pasatzen doan lekukoa da, istorio bat belarritik belarrira kontatzen den moduan, eta aho bakoitzean desberdina bilakatzen den lez. Aurten ere, Euskal Zine Bilera, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien erakuslehio eta bidelagun zaharren topaleku izango da.

Urriaren 19tik 22ra, Lekeition, Ikusgarri aretoan topatuko dugu elkar?

Gehiago irakurri

 

Etiketak

33. KALEKA(7/8/9) Ez dago saiorik

Kale arteak bizirik daude eta urtetik urtera indar gehiago dute. Habiatik ateratzeko ordua heldu, hegan egin eta erakusleiho berrietara heltzeko unea. Badatoz, gero eta hurbilago daude, zerua zeharkatu eta Lekeitioko kaleetan barrena izango ditugu laster. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen jaialdiak 33 edizio beteko ditu eta herritar zein bisitariak harrituta utziko dituen egitaraua aurkeztuko da.

11 ikuskizun kale arteak herrian zabaltzeko

Etiketak

10. Urteurrena

Elkarteak aurten bere 10. urteurrena ospatzen du, eskualdean zinema bultzatzen daramatzan berberak. Urteurren biribil hau aitzakiatzat hartuz, hainbat jarduera eta ekimen antolatuko ditu, baina zuengana jotzen dugu urtarrilaren 14an ospatu zen batzar nagusian onartu ziren berrikuntza batzuk ezagutaraztera.

Irudi aldaketa:

Testu honen goiburuan ikus dezakezuen bezala, logo eta webgune berriak diseinatu ditugu.

Etiketak
Subscribe to