Gure proiektua indartzen: Tarifa berria
Kaixo, zinemazale!
Dakizuen bezala, Lekeitioko Zinemazaleak elkartearen motorra zuek, bazkideak, zarete. Zuen babesari esker mantentzen dugu bizirik herriko pantaila handia eta gure aretoaren magia.
Joan den urtarrilaren 31n ospatutako Batzar Orokorrean, elkartearen bideragarritasuna eta etorkizuneko erronkak aztertu genituen. Bertan, gehiengo osoz, bazkideen tarifa eguneratzea onartu zen. Erabaki hau ez da erraza izan, baina ezinbestekoa da aretoaren gastuei aurre egiteko eta eskaintzen dizuegun kalitatezko programazioari eutsi ahal izateko.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




