Filmarekin batera solasaldia
Urriak 24, zapatuko saioan, filmarekin batera solasaldia izango dugu Igor Legarreta zuzendaria eta Urko Olazabal aktorearekin. Aitor Abaroak gidatuko digu solasaldia.
ZAPATUA 24, 19:30 ONDOREN SOLASALDIA :
Urriaren 2an saio berezi
La Bola Negra filmak izan duen arrakastaren ondorioz, eta jende asko ikusi gabe gelditu dela jakinda, urriaren 2an saio berezi bat ematea erabaki dugu.
SARRERAK SALGAI:
- %70 www.zinemazaleak.eus
- %30 leihatilan, ordubete aurrretik
49. EUSKAL ZINE BILERA (Ez dago saiorik 14-19)
Euskal Zine Bilera, izenak berak adierazten duen bezala, euskal zinemaren inguruan elkartzeko topagunea da, eta bertan elkartzen dira, besteak beste, sail ofizialean parte hartzen duten zinegileak. Horregatik, jaialdiaren programazioaren barruan zinegileen arteko harremanak eta elkarguneak sustatzeko momentu informalak eskaintzen dira, elkar ezagutu eta esperientziak partekatzeko.
47. Euskal Zine Bilera (Ez dago saiorik 19-21)
Euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak bere 47. edizioa ospatuko du aurten. Euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da Euskal Zine Bilera eta oso harro gaude urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin.








