Informazioa
35. KALEKA(5/6/7) Ez dago saiorik
LEKEITIOKO KALE ARTEEN JAIALDIA 35.edizioa ba dator!
Lekeition, udako 3 eguneko jaialdia izateaz gain, KALEKAk tokiko kulturaren garapenaren funtsezko beste ardatz bat izan nahi du, urtean zehar eta epe luzerako kultur gertaera, kultura kritikoa, parte-hartzailea, feminista, berritzailea, garaikidea eta gaur egungoa sustatzen lagunduko duena.
Autobus zerbitzua + sarrera
Irailaren 23an Benito Ansolaren omenez egindako dokumentala estreinatuko da Donostiako Zinemaldian. Joan nahi duten guztiek, 25€ren truke autobus zerbitzua + sarrera eskuratu ahalko dute. Irteera Mandaskatik arratsaldeko 17:00etan eta sarrerak salgai Traola estudioan.
Data aldaketa: Dokumentala
Agenda kontuak direla eta biharko programatuta zegoen dokumentalak Irailak 25 aldatu da
Donostia Zinemaldirako zozketa
Urtero bezala, igande honetan, irailak 15, nagusien saiko pelikula hasi aurretik, bi sarrera zozkatuko ditugu bazkide guztien artean.
Irabazleak, irailaren 28an Zinemaldiko amaiera ekitaldira joateko aukera izango du nahi duenarekin.
Zorte on !!
San Antolin jaiak: Zinema itxita
Kaixo zinemazaleak:
Datozen egunetan Ikusgarri zinema oporretan egongo da, herriko jaiak aprobetxatuz.
Irailaren 14ean itzuliko gara.
Ondo pasa sanantolinetan!
Sarrerak 2 eurotan
Greba: A30 Ez dago saiorik
GREBA DELA ETA, EGUENEAN *EZ DA ZINE KLUB SAIOA PROIEKTATUKO.
Oraingo zaintza sistema eraldatzeko asmoz, mobilizazio prozesu bati ekingo diogu. Lehenengo mugarria martxoaren 8a izango da, ondorengo hilabeteetan luzatuko dena.
Denon bizitzak erdigunean, zaintzak irauliko ditugu dena aldatzeko!
Ikuskizuna - Online erosketa
Antton Telleria - "Ninini"
Erosi sarrera
Ninini Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutaken arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa.