Título original
Irati
Zuzendaria
Paul Urkijo Alijo
Gioia
Paul Urkijo Alijo
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Bainet Zinema, Ikusgarri Films
VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar hedatzen ari da sinesmen paganoak desagertzen ari diren bitartean. Pirinioak zeharkatuta Karlomagnoren armadak egindako erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatuko dio, odolezko itun baten bidez: etsaia garaitzea bere bizitzaren truk. Lehenago, baina, bere seme Eneko herria aro berrian babestu eta gidatuko duela agintzera behartuko du. Urte batzuk geroago, Enekok promes horri ekingo dio misio batekin: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatutako aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fedea izan arren, Iratiren laguntza beharko du, inguruko pagano misteriotsua. Bi gazteak baso arraro eta babesgabe batean sartuko dira, non izena duen guztia dagoen.
Título original
Yuku et la fleur de l'Himalaya
Zuzendaria
Arnaud Demuynck
Gioia
Arnaud Demuynck
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Artemis Productions, La Boîte
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Título original
The Day the Earth Stood Still
Zuzendaria
Robert Wise
Gioia
Edmund H. North
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
20th Century Fox
Ontzi estralurtar bat iristen da Lurrera gizakiei mezu garrantzitsu bat emateko. Mundu osoa hunkituta geratzen da platertxo bat Washingtonen lurreratzen denean eta bertatik Klaatu irteten denean, giza itxurako estralurtar bat, Gort robot mehatxagarri batekin batera. Klaatuk munduko agintari guztiei egiten dien eskaera baztertu egingo da. Gauzak horrela, Klaatuk gizakiak nola bizi diren ikustea erabakiko du, eta, horretarako, emakume baten etxean sartuko da (Patricia Neal). Emakume hori mutil baten ama da, eta Klaaturekin adiskidetuko da.
Título original
Astérix et Obélix : L'Empire du milieu
Zuzendaria
Guillaume Canet
Gioia
Guillaume Canet, Julien Hervé
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Les Editions Albert René, Les Enfants Terribles
K.a. 50. urtea da, Txinako enperatriza kartzelatu berri dute Dang Sin Kuing printze traidoreak estatu-kolpea eman ondoren. Enperatrizaren alaba bakarrak lagunduta, Granodemaiz feniziar merkatariak eta Wang Taht bere bizkartzain leialak Galiara ihes egingo dute Asterix eta Obelixi laguntza eske. Gure bi galiar banaezinek onartu egingo printzesari laguntzea bere ama salbatzen eta bere herrialdea askatzen. Eta horrela hasten da bidaia eta abentura handi bat Txinara bidean. Baina Zesar eta bere armada ahaltsua ere, konkista berri baten egarriz, Erresuma Ertainerantz doaz...
Título original
Triangle of Sadness
Zuzendaria
Ruben Östlund
Gioia
Ruben Östlund
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Plattform Produktion, SVT, Film I Väst
Modaren Astearen ondoren, Carl eta Yaya, modelo eta influencer bikotea, yate batera gonbidatuko dituzte luxuzko itsas bidaia egiteko. Eskifaiak gonbidatu aberatsei behar den arreta guztia eskaintzen dien bitartean, kapitainak ez du kabinatik irten nahi, gala-afari ospetsua laster iritsiko den arren. Gertaerek ustekabeko bira hartuko dute, eta botere-oreka alderantzikatu egiten da, bidaiarien erosotasuna arriskuan jartzen duen ekaitza sortzen denean.