Generoa
Musika
Duración
90
Hizkuntza
Calificación
10 urteko ibilaldi baten ondotik « soinuz » aldatzea erabaki du KALAKAN taldeak, Euskal kantua eta honi dion errespetua zainduz.
ARTIZAR izeneko azken disko honetan, KALAKAN xenda berri batean sartu da, kantu tradizionalak sonoridade aktualagoekin sakonduta; zentzua inoiz galdu gabe: Euskal neo-trad elektro-world musika estiloan oinarritutako disko honetan, kalitatea zaintzen duten esperientzi haundiko artistekin lan egin dute: Pello Reparaz, Andrew Keelan eta Hugo Imakhoukhene (MakJak).
Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto sakonak… Hainbat sorpresa eskeiniko dizkigu KALAKANek lan berri honetan.
Generoa
Antzerkia
Duración
90
Hizkuntza
Calificación
Onbeat konpainiak 'El musical de los 80s 90s' aurkezten du, urteko komedia musikal original dibertigarriena. Garai bakar bateko musikala, non ikusleek pertsonaien esperientzia partekatuko baitute, abestuz, dantzatuz eta pertsonaia bakoitzaren konplizeak izanez. 80ko eta 90eko hamarkadetako Espainiako pop onena nazioarteko arrakastekin eta gure gaztaroa markatu zuten udako kantarik onenekin nahasten da. Historiako musikalik dantzatuena.