Título original

Irati

Zuzendaria

Paul Urkijo Alijo

Gioia

Paul Urkijo Alijo

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Bainet Zinema, Ikusgarri Films

VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar hedatzen ari da sinesmen paganoak desagertzen ari diren bitartean. Pirinioak zeharkatuta Karlomagnoren armadak egindako erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatuko dio, odolezko itun baten bidez: etsaia garaitzea bere bizitzaren truk. Lehenago, baina, bere seme Eneko herria aro berrian babestu eta gidatuko duela agintzera behartuko du. Urte batzuk geroago, Enekok promes horri ekingo dio misio batekin: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatutako aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fedea izan arren, Iratiren laguntza beharko du, inguruko pagano misteriotsua. Bi gazteak baso arraro eta babesgabe batean sartuko dira, non izena duen guztia dagoen.


Título original

Yuku et la fleur de l'Himalaya

Zuzendaria

Arnaud Demuynck

Gioia

Arnaud Demuynck

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Artemis Productions, La Boîte

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.


Título original

The Day the Earth Stood Still

Zuzendaria

Robert Wise

Gioia

Edmund H. North

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

20th Century Fox

Ontzi estralurtar bat iristen da Lurrera gizakiei mezu garrantzitsu bat emateko. Mundu osoa hunkituta geratzen da platertxo bat Washingtonen lurreratzen denean eta bertatik Klaatu irteten denean, giza itxurako estralurtar bat, Gort robot mehatxagarri batekin batera. Klaatuk munduko agintari guztiei egiten dien eskaera baztertu egingo da. Gauzak horrela, Klaatuk gizakiak nola bizi diren ikustea erabakiko du, eta, horretarako, emakume baten etxean sartuko da (Patricia Neal). Emakume hori mutil baten ama da, eta Klaaturekin adiskidetuko da.


Título original

Astérix et Obélix : L'Empire du milieu

Zuzendaria

Guillaume Canet

Gioia

Guillaume Canet, Julien Hervé

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Les Editions Albert René, Les Enfants Terribles

K.a. 50. urtea da, Txinako enperatriza kartzelatu berri dute Dang Sin Kuing printze traidoreak estatu-kolpea eman ondoren. Enperatrizaren alaba bakarrak lagunduta, Granodemaiz feniziar merkatariak eta Wang Taht bere bizkartzain leialak Galiara ihes egingo dute Asterix eta Obelixi laguntza eske. Gure bi galiar banaezinek onartu egingo printzesari laguntzea bere ama salbatzen eta bere herrialdea askatzen. Eta horrela hasten da bidaia eta abentura handi bat Txinara bidean. Baina Zesar eta bere armada ahaltsua ere, konkista berri baten egarriz, Erresuma Ertainerantz doaz...


Título original

Triangle of Sadness

Zuzendaria

Ruben Östlund

Gioia

Ruben Östlund

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Plattform Produktion, SVT, Film I Väst

Modaren Astearen ondoren, Carl eta Yaya, modelo eta influencer bikotea, yate batera gonbidatuko dituzte luxuzko itsas bidaia egiteko. Eskifaiak gonbidatu aberatsei behar den arreta guztia eskaintzen dien bitartean, kapitainak ez du kabinatik irten nahi, gala-afari ospetsua laster iritsiko den arren. Gertaerek ustekabeko bira hartuko dute, eta botere-oreka alderantzikatu egiten da, bidaiarien erosotasuna arriskuan jartzen duen ekaitza sortzen denean.


Título original

Lobo feroz

Zuzendaria

Gustavo Hernández

Gioia

Juma Fodde, Conchi del Río

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Bowfinger International Pictures

Legearen ertzean dagoen polizia batek eta mendeku bila dabilen emakume batek beraien bideak zeharkatuko dituzte, hainbat neskatoren krimen basatien atzean ezkutatzen den hiltzailea aurkitzearekin obsesionatuta. Biak daude prest aitorpena lortzeko behar den guztia egiteko, nahiz eta horretarako justizia beren eskutik hartu behar izan. Detektibe eredugarri bat erlojuaren kontra borrokatuko da akats konponezinik gerta ez dadin eta egiaren bilaketa desesperatu hori otsorik basatiena bihur ez dadin.


Título original

Babyteeth

Zuzendaria

Shannon Murphy

Gioia

Rita Kalnejais

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Whitefalk Films, Create NSW

Milla, larriki gaixorik dagoen nerabea, Moses izeneko trafikatzaile txiki batez maiteminduko da, gurasoek inoiz izan duten amesgaiztorik txarrenari hasiera emanez. Hala ere, Millak maitasunak benetan zer esan nahi duen jakin ahala, inguruan dituen guztiek ikasten dute harengandik nola bizi egun bakoitza azkena balitz bezala. Finlay familiarentzat hondamendia izan zitekeena laster bihurtuko da bizitzako kaos loriatsuaz gozatzeko aukera.


Subscribe to