EZ DOK ERO

Generoa

Antzerkia

Duración

0


Idioma

Idioma

Calificación

Calificación


 

 

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua.
Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa.

Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz.
Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin.
Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

 

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.

Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin.

Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.