Korrontzi 20
Generoa
Musika
Duración
90
Hizkuntza
Calificación
Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu eta, data garrantzitsu hau ospatzeko, sorpresaz betetako lan berri bat prestatu du taldeak: KORRONTZI «20», Korrontziren hamabigarren diskoa.
Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntza izan du Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita ere beste berri batzuk ekoizteko. Guztira 20 abesti, 20 kolaboratzailerekin. Horien artean: Phil Cunningham (Scotland), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galiza), edo Iñigo ETS, Alex Gatibu, Gozategi (EH) bezalako izenak aurkituko ditugu beste ezuste atsegin batzuen artean. Zorionak Korrontzi!

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




