Pelikulak
Jai Alai Blues
Jai Alairen historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean...
Los odiosos ocho
Título original
The Hateful Eight
Director
Quentin Tarantino
Guión
Quentin Tarantino
Iparramerikako gerra zibila amaitu eta urte gutxira, diligentzian doaz John Ruth giza-ehiztaria eta Daisy Domergue iheslaria Red Rock herrira; han, giza-ehiztariak justiziaren esku utzi nahi du iheslaria, ordain-saria kobratzeko. Bidean beste ezezagun bik hartuko dute diligentzia: Marquis Warren gerran maior izandakoak eta herriko sheriff berria dela dioen Chris Mannix-ek. Eguraldi kaskarrak mendi-portu batean ostatu hartzera behartzen ditu diligentziakoak. Ostatuan, beste lau pertsona daude. Ekaitzak dirauen bitartean, zortzi bidaiariak Red Rock-era inoiz ez direla iritsiko susmatzen hasiak daude.
Spotlight
Título original
Spotlight
Director
Thomas McCarthy
Guión
Thomas McCarthy, Josh Singer
2002an, Boston Globeko kazetari talde batek agerian utzi zituen Massachussets-eko abadeek hamarkadetan buruturiko pederastia eskandaluak. Bostoneko artxidiozesia gertaerak ezkutatzen ahalegindu zen arren, publikazioak gogor astindu zuen Eliza Katolikoa.
¡Ave, César!
Título original
Estados Unidos
Director
Joel Coen, Ethan Coen
Guión
Joel Coen, Ethan Coen
50eko hamarkadako Hollywood. Xedea, erromatarrei buruzko superprodukzioa egitea izar han batekin (Clooney). Filmazioan aktorea bahitu egiten dute.
Sufragistas
Drama historiko honek kontatzen du Britainia Handian zelako borroka egin zuten sufragistek XIX. mende bukaeran eta XX.eko hasieran, emakume guztiek bozkatzeko eskubidea izan zezaten. Borroka latza, kasurik gehienetan garaiko gobernuak erruki barik erantzun zien-eta.
El renacido
Título original
The Revenant
Director
Alejandro González Iñárritu
Guión
Mark L. Smith, Alejandro González Iñárritu
1823. Hugh Glass esploratzailea eta Hawk seme mestizoa artehiztarien (tranperoen) espedizio batean dira partaide. Hartz baten erasotik larriki zaurituta aterako da Glass, eta, gainera, John Fitzgerald taldekide traidoreak bere gisa utziko du. Glassek mendekua hartzea besterik ez du buruan; horretarako, aurre egin beharko die lurralde ezezagun bati, negu gordinari eta bertako tribuen arteko gerrei.
La chica danesa
Einar eta Gerda Wegener artista daniarren benetako historian oinarritutako drama. Gerda emazteak margotu behar zuen modelo femeninoa ordezten du Einar senarrak. Emaitzaren arrakasta ikusita, emazteak senarra emakume itxurak hartzera gonbidatuko du. Jolas moduan hasi zena ustekabeko metamorfosi bilakatu da Einarrentzako.
Paperezko hegazkinak
Título original
Paper Planes
Director
Robert Connolly
Guión
Robert Connolly, Steve Worland
Gertaera errealetan oinarritutako filma da Paperezko hegazkinak. Dylan 11 urteko mutikoa da, eta bere aitarekin bizi da 43n. Ama galdu zutenetik, baina, aitaren eta semearen arteko harremana ez da guztiz ona, aitak ez baitu galera gainditu. Dylanen ametsa paperezko hegazkinen munduko txapelketan parte hartzea da, eta horretarako, orduak eta orduak pasako ditu hegazkinak egin eta hegan jartzen. Gaztearen esfortzuak eta adoreak, helburuak betetzeko ez ezik, aitari laguntzeko ere balio izango du.
Palmeras en la nieve
Título original
Palmeras en la nieve
Director
Fernando González Molina
Guión
Sergio G. Sánchez
1953an, Kilian eta bere anaia Hueskako mendialdetik Fernando Poo-ra doaz, Espainiak Ginean duen koloniara. Han, euren aitak munduko kakaorik onena hazten du. Koloniako gizarte-bizitza Espainia grisekoa baino atseginagoa irudituko zaie, kolonoen eta bertakoen arteko kontrasteak ezagutzeaz gain, adiskidetasuna, pasioa, maitasuna eta gorrotoa bertatik bertara bizitzeko aukera izango baitute.
Legend
Hirurogeiko hamarkadan London izutu zuten Kray anaia bikiei buruzko biokipa (pelikula biografikoa).
Teatro - Compra Online
Escape Room - Euskaraz
Comprar entrada

Arratsalde batean, lau lagun escape room batean sartzen dira. Barrez hasiko den logika joku hau, esperientzia kezkagarri, zentzugabe eta gero eta ilunagoa bihurtuko da.




