Pelikulak
Kiki, el amor se hace
Título original
Kiki, el amor se hace
Zuzendaria
Paco León
Gioia
Paco León, Fernando Pérez
Bost maitasun istoriok eta sexu-zaletasun bitxi batzuk egingo dute bat, Madrilen, uda bero batean. Dakrifilia (malkoekin kitzikatzea), elifilia (ehun batzuekiko obsesioa), somnofilia (lo dagoen batekin orgasmora iristea) eta harpaxofilia (bortxaz erasotua izateko desioa) dira protagonistek plazera lortzeko ezagutuko dituzten bideetako batzuk; baina zelan integratu euren bizimoduetan, disfrutatu ahal izateko? Tabuak apurtzea ezinbesteko izango dute, emozioz beteriko etapa berrian sartzeko.
Julieta
Título original
Julieta
Zuzendaria
Pedro Almodóvar
Gioia
Pedro Almodóvar (Relatos: Alice Munro)
Bizitzera Portugalera joateko dagoela, bere alaba Antiaren aspaldiko lagun Bearekin egingo du bat Julietak. Beak diotso Antia Italian ikusi zuela eta hiru seme-alabaren ama dela. Konkortuta, bidaia bertan behera utzi eta bere alabaz idazten hasiko da Julieta.
El libro de la selva
Título original
The Jungle Book
Zuzendaria
Jon Favreau
Gioia
Justin Marks (Novela: Rudyard Kipling)
Mowgli-k, oihanean otsoekin hasitako mutikoak, ezagutu duen etxalde bakarra utziko du eta bere burua aurkitzeko bidaia zoragarri bati ekin.
Espías desde el cielo
Katherine Powell , militar britainiarra, Nairobin dabil talde Beldurraista baten atzetik. Beldurraistena misio suizida dela jakitean, harrapatzea barik hiltzea erabakiko du. Gordelekua suntsitzera doan pilotuak bederatziren bat urteko neskatoa ikusten du inguruan. Zer egin?
El niño y la bestia
Kyuta Tokion bizi den mutiko bakartia da, eta Kumatetsu fantasiazko mundu batean bizi den naturaz gaindiko izaki isolatua. Egun batean, umeak beste mundurako muga zeharkatuko du eta Kumatetsu ezagutuko, aurrerantzean bere lagun eta gida espirituala izango dena. Orduz geroztik, abentura piloa bizi izango dute elkarrekin.
The Lady in the Van
Título original
The Lady in the Van
Zuzendaria
Nicholas Hytner
Gioia
Alan Bennett
Egun batean, Miss Shepherd-ek furgoneta aparkatuko du Londoneko espaloi batean, Alan Bennett idazlearen etxaurrean. Hasieran gogoz kontrako mesedea zirudiena, bien bizitzak aldatuko dituen harreman bilakatuko da.
Hitchcock/Truffaut
François Truffaut-en “Zinea Hitchcock-en arabera” liburuaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Kent Jones zuzendariak gure garaiko zine zuzendari handienetakoak (Martin Scorsese, David Fincher, Richard Linklater, Wes Anderson, James Gray, Olivier Assayas…) gonbidatuko ditu suspensearen maisuaz pentsatzen dutena partekatzera.
Iparraldeko Norman
Título original
Norm of the North
Zuzendaria
Trevor Wall
Gioia
Jack Donaldson, Derek Elliott
Norman ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Baina dohain berezi bat du: Bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! Vera marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputzarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.
El héroe de Berlín
Benetako gertaeretan oinarritua. Jesse Owens atleta mitikoaren historia kontatzen du. Berlin. 1936ko Joko Olinpikoak. Munduko marka guztiak hausten ditu Owensek abiaduran, Adolf Hitlerren “aryan” arrazaren nagusitasunaren teoria hankaz gora jaurtiz.
Capitán América: Civil War
Título original
Capitán América: Civil War
Zuzendaria
Anthony Russo, Joe Russo
Gioia
Christopher Markus, Stephen McFeely
Nazioarteko istilu batean inplikatuta agertuko dira Mendekatzaileak. Presio politikoak handitzen doaz super-heroien zerbitzuak noiz kontratatu behar diren zehazteko. Egoera berriak Mendekatzaileen taldea zatitu egingo du.
Solasaldia - Sarrera doan
Jose Luis Rebordinos: Plataforma digitalekiko elkarbizitza
Sarrera doan

Zinemaldiko presidente gisa beteko duen azken agintaldian, Ikusgarrira hurbilduko da zinemaren egungo egoera, etorkizuna eta plataforma digitalekiko elkarbizitzari buruzko solasaldia eskaintzera. Ekitaldia Aitor Abaroak aurkeztu eta gidatuko du.
Antzerkia - Online erosketa
Escape Room
Erosi sarrera

Arratsalde batean, lau lagun escape room batean sartzen dira. Barrez hasiko den logika joku hau, esperientzia kezkagarri, zentzugabe eta gero eta ilunagoa bihurtuko da.




