Urtz Zuzenean

Generoa

Musika

Duración

90


Idioma

Idioma

Calificación

Calificación


Urtz, 1988. urtean Pasaian sortutako rock musika taldea da. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten. Jarraian, Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) argitaratu eta Kaixo! abestia taldearen ospeltsuenetariko bat bilakatu zen. Ondorengo diskoek, Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren estudio albumak, diskoetxe eta hainbat taldekide aldaketa ekarri zituen eta ondorioz, 2003ko urrian taldeak banatzea erabaki zuen. Hamar urteko isilunearen ostean, eszenatokietara itzuli ziren Astiro (2013) diskoarekin Durangoko azokan. Gaur egun, bidean dabiltza 2019ko Martxoan kaleratu duten Zabaldu ateak disko berria aurkezten.