Izaro
Generoa
Musika
Duración
0
Idioma
Calificación
Izaro Andres abeslari mallabitarra tabernetan hasi zen abesten, harik eta kontzertu batean orain bere bateria jotzailea dena ezagutu zuen arte. Hark beste bi lagun aurkeztu zizkion, eta orain Izaroren banda osatzen dute hirurek. Bere lehen diskoan, Izarok berak sortu ditu hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du. Dagoeneko hasi ditu bere diskoa aurkezteko kontzertuak. Euskal Herriko hiriburuetan eta Espainian jotzen ibili ondoren, Lekeitiora urbilduko zaigu.