Olatz Salvador: ZAINAK EMAN
Generoa
Musika
Duración
60
Idioma
Calificación
2024ko irailaren 25ean hirugarren diskoa aurkeztu zuen Bilbon: Zainak eman. Hamar kantuk osatzen dute. Olatz Salvadorren esanetan, album berriaren abiapuntua fedea izateko beharra da, “dena likidoa eta eferbeszentea ematen duenean, zerbaitetan konfiantu beharra” “Nork bere buruari eusteko zerbait bilatzea, harago joateko. Zarataren artean argia edo espiritualtasuna bilatzea dela esan daiteke”. Disko berri horren hiru kanta uda aurretik plazaratu zituen: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Diskoarekin batera Zerbaiten zain izeneko laugarren abestia aurkeztu zuen Izaro Andres Zelaietaren laguntzarekin. Diskoaren letra gehienak Olatz Salvadorrek berak idatzitakoak dira; pare bat, ostera, Han topatzen dutena Itziar Ugarterena eta Basan Oihana Arana idazle eta Leire Vargas bertsolariarena dira