Euskara
Generoa
Musika
Duración
0
Hizkuntza
Calificación
Anari Alberdi 1970. urtean Azkoitian jaiotako euskal konpositore eta abeslaria da. Musika bere pasiorik handiena izan arren, lanbidez, bigarren hezkuntzarako literatura hispaniar irakaslea da Azkoitiako Xabier Munibe ikastolan.
1997 urteaz geroztik, 6 lan argitaratu ditu bere ibilbidean zehar eta 2016an estreinatu berri duen “Epilogo Bat” zuzenean aurkeztera etorriko da Lekeitiora.
- Jabi “PATXON” Lekeition aski ezaguna den kantautorea da. Hainbat aldiz alaitu ditu herriko asteburu eta jai egunak bere Rock ‘n’ Roll Express bertsio taldearekin.
2013.urtean "Hamaika Gogamen" lehen barkarkako lana grabatu zuen baina bere musikarekiko grinak 2017an “Portu Zaharrian” bigarren lana argitaratzera bultzatu du eta ikusgarrin izango dugu lehen aldiz jende aurrean eskeintzeko.
Generoa
Musika
Duración
0
Hizkuntza
Calificación
Quizás no es lo que esperábamos desde aquel ‘Bizirik Gaude’ de 2013, pues el nuevo disco de los de Éibar, ‘Mautasunari Pasioa’ (“Pasión al amor”) se desmarca del habitual estilo de los vascos para llevar a cabo una magistral demostración de elegancia, fineza y pulcritud. Con diez temas íntimos, delicados y elaborados para el gusto y disfrute de cualquiera que sepa apreciar la buena música, ‘Mautasunari Pasioa’ es puro Su Ta Gar en su faceta más tranquila y sensible sin dejar de lado su naturaleza heavy-hard euskaldún de primer nivel. Toda una delicia y un regalo musical para disfrutar en esos días relajados y serenos que todos necesitamos de vez en cuando.
Generoa
Antzerkia
Duración
90
Hizkuntza
Calificación
Ama batek, jada urteetan sartua, enbolia eta gripea ditu, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko se - mea du eta gainbehera doan enpresa baten jabea da. Bera zaintzen duen 38 urteko beste seme bat du; egunero bainatzen du, orraztu eta ia-ia baita hil ere. Jehova-ren lekuko batek asteazkenero bisi- tatzen ditu. Aurrezki-libreta asko dauzka, baina au- rreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute eta gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan ate - rako dira pixkanaka. Komedia eder eta berezi honek algara artean pa- saraziko digu antzezlanak irauten duen denbora guztia
Generoa
Antzerkia
Duración
50
Hizkuntza
Calificación
Ikuskizun partehartzaile batekin datoz Irrien Lagunak. Kultura, osasuna, natura eta zientzia, haurrek aski ongi ezagutzen dituzten kanta eta dantzekin uztartuko dira (Epoitaitaye, A yami-yami, oso ondo, parabara, maketume,...). MARTINBERTSO DJ, LARGABISTA ETA MARIKALANBRErekin batera, denon artean, Irrien Lagunen jai bat ospatuko dute. Jaiari amaiera entzierro txiki batekin ematen zaio.
Generoa
Antzerkia
Duración
0
Hizkuntza
Calificación
Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz... Gerraren ondoriak.
Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?
Generoa
Antzerkia
Duración
0
Hizkuntza
Calificación
Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria. Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman dezakeen ekintza hori gauzatuko duen.
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Zornotzarrak argitaratu berri duen “MMXV” diskari dagokion 2016 urteko aurkezpen kontzertu birari Lekeition emango dio hasiera.
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Eñaut Elorrieta kantaria gonbidatu dugu Lekeitioko "Ikusgarri" aretora.
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Haurrentzako zuzenduriko lehen zuzenezko dantzaldia eskainiko digute Irrien Lagunen piratek. Ane Piratak hartuko du timoia eta era askotako abenturak biziko ditugu dantzen bidez. Haurrek aski ongi ezagutzen dituzten abestiz osatutako dantzaldi paregabea bizitzeko aukera izanen dute haur eta helduek.
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Lekitto Musika Banda-k urteotan ekintza ezberdinetan eginiko lana eraskusten duen proiekzioa ikusteko aukera izango dugu.