Euskara

Generoa

Musika

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Ruper Ordorikaren disko berriak (KD 953 Ruper Ordorika: Guria Ostatuan – 2016 Elkar) haize berriak dakartza. Beti kantu ederren bila aritzeaz gain, grabaketaren zuzentasuna eta diskoaren entzuketa sendoa bilatzea izan ohi da Oñatiko koblariaren jo muga, diskotik diskora maila berri bat lortu duelarik. Disko berri honetan, berak idatzi eta ondu poemak musikatzen ditu, abestiei nortasun hilezkorra ematen dioten atmosfera klasiko bezain kontenporaneoak lortuta.


Generoa

Antzerkia

Duración

70


Hizkuntza

Calificación


Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean.

Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina l ehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel… Markelek Markel izaten jarraituko du.

Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Partaideen zerrenda: Asier Burguete, Aritz Mendiola, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain eta Ramon Agirre // Nerea Gorriti.


Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


ETXEKO SALTSAK (Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan… Egilea, Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingeles ezaguna da. Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.


    Zuzendaria
    Begoña Bilbao Lejarzegi
    Antzezleak
    Aitziber Garmendia
    Ane Gabarain
    Miren Gojenola
    Mikel Laskurain
    Aitor Fernandino


Generoa

Antzerkia

Duración

75


Hizkuntza

Calificación


ANTZERKI BERRIA, FRESKOA ETA DANTZAGARRIA

Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, konzertinak, gerrak…

Gure lagunek zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez,
irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila.

Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai.
Astoak magia egiten du eta enekori eta nereari lagundu nahi die.

Lortuko dute mundu goibel honi laguntzea??

Etorri gurekin batera Enekoren eta Nerearen abenturaz gozatzera.
 


Generoa

Laburmetraiak

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Kaixo Zinemazaleak;
Animakom bere garaian desagerturiko Animabasauri jaialdiak utzitako hutsunea betetzeko jaio zen eta bere helburu nagusiena Bizkaiko ikuslegoari nazioarte mailan egiten diren animaziozko lanik interesgarrienak hurbiltzea da. Aipagarria, jaialdiak emakumeek aurkezten dituzten lanei jartzen dion arreta berezia, adibide gisa, urtero emakume zuzendari onenarentzat ematen duen saria.  
Datorren Ostiralean Abuztuak 25, arratsaldeko 20:30etan ikusgarri aretoan azken urteetako irabazleek egindako lanak ikusteaz gain, jaialdiko zuzendaria den Pedro Riverok jolasaldi bat eskeiniko digu Animakom jaialdiaren nodik norakoak azaltzeko. 
Sarrera dohain.

 
 

Generoa

Antzerkia

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


versos popularizados y cantados inicialmente por Imanol y recuperados


Generoa

Hitzaldia

Duración

75


Hizkuntza

Calificación


Alex Txikonen abentura berria, bere ibilbideko erronkarik gogorrena izateaz gain, alpinismoaren munduko erronkarik ikusgarri edota gogorrena ere bada; hain zuzen ere, Everest, munduko mendirik garaiena, negu partean eskalatzea, oxigeno artifizialik erabili gabe. Bertan, gainera, -60º -ko tenperaturak eta 150 km/orduko haize bortitzak  jasan behar izango dituzte.

Orain arte ez du inork ere lortu munduko gailurra duguna, negu partean osorik eskalatzea. Hortaz, erronka gogorra dute aurretik Alex eta bere taldeak, baina lan gogorra egin dute bertara heltzeko eta beraien eskuetan dagoen guztia emango dute.


Generoa

Antzerkia

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte.

Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa.

Xanti (Andoni Agirregomezkorta/ Mikel Laskurain) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz.

Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.


Generoa

Antzerkia

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Zeinek esan…
Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan?
Biak oraindik gazteak.
Aiora: polita, gozoa eta alarguna.Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea.
Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, KANPOSANTUAN!!!. Aiora eta ondoko hilobiko tipoa… Pablo.


Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Iritsi da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak. Gazteak ilusioz beterik datoz; abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere ELENE eta HAIZEA bikiak maitemindu egingo zaizkigu, arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, MIKEL, udalekuko langilea. MIKELi HAIZEA gustatuko zaio hasieratik, baina gero ELENErekin geratuko da eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

 

MARKEL, mutil alaia eta baldarra dugu, eta batez ere tripontzia, istiluetan sartuta bukatzen du beti eta ondorioz, zigortuta. GARI, udalekuko gaiztoa ibiltzen da etengabe MARKEL zirikatzen.

 

Go!azen musikalean, gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu. Dena abestiekin eta dantzekin zipristinduz. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.


Subscribe to Euskara