Animazioa
Título original
Lino: Uma aventura de sete vidas
Zuzendaria
Rafael Ribas
Gioia
Rafael Ribas
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Start Desenhos Animados
Lino haurren jaiak animatzen dituen katu sinpatikoa da, katu erraldoi baten mozorro irrigarriaz lan egiten duena. Umeen iseka eta tratu txarrak jasateaz nekatuta, bizitza aldatzea erabakiko du. Horretarako, sorgin baten zerbitzuak kontratatuko ditu eta, hara, magiak felino erraldoi bihurtuko du.
Título original
UglyDolls
Zuzendaria
Kelly Asbury
Gioia
Larry Stuckey, Blaise Hemingway, Erica Rivinoja
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
STX Entertainment
Ba al dakizu nondik datozen umeekin jolasten diren panpinak? Hiri magiko batetik ezta? Dena perfektua den tokitik.
Aitzitik, UglyDolls-ak, pelutxezko panpina akastunak, UglyVille-n bizi dira. Inork epaitzen ez dituen eta zoriontsu eta babestuta sentitzen diren munduan.
Eta zer gertatuko litzateke bi mundu horiek elkartuko balira?
Hara Moxy pelutxeak bere lagunekin mundu bi horien arteko muga zeharkatzean gertatutakoa: UglyAventura dibertigarri eta eroa.
Título original
Hodja fra Pjort
Zuzendaria
Karsten Kiilerich
Gioia
Karsten Kiilerich
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
M&M Productions
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
Título original
Wonder Park
Zuzendaria
Dylan Brown
Gioia
osh Appelbaum, André Nemec
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Ilion Animazioa / Nickelodeon Movies
June neska bat da neurrigabeko irudimena duena, irudizko jolas-parkeak sortzea gustatzen zaio: jolas-parke magikoak.
Berak asmatzen ditu parkeok … marraztu … eta abentura harrigarriak bizi ere bai Boomer hartz urdinarekin, Greta basurdearekin, Gus eta Cooper kastoreekin, Peant txinpantzearekin ...
Título original
Terra Willy: Planète inconnue
Zuzendaria
Eric Tosti
Gioia
David Alaux, Eric Tosti, Jean-François Tosti
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Logical Pictures / TAT Productions
Willy espazioan zehar misio batean gurasoekin bidaiatzen ari den haurra da. Istripu bat dela eta espazio-ontzia suntsitzen denean, Willy larrialdiko kapsula batean espazio-ontzitik atera eta gurasoengandik aldenduko da eta aztertu gabeko planeta basati batean hartuko du lur.
Buck izeneko bizirauteko robotarekin eta bere lagun estralurtar berriarekin, Flash-ekin, batera, Willy berriro gurasoekin elkartzeko moduaren bila hasiko da mundu berri zirraragarri horren sekretuak ezagutzen dituen bitartean.
Título original
PLOEY - You Never Fly Alone
Zuzendaria
Árni Ásgeirsson
Gioia
Friðrik Erlingsson
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
GunHil / Cyborn
Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.
Título original
How To Train Your Dragon: The Hidden World
Zuzendaria
Dean DeBlois
Gioia
Dean DeBlois
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
DreamWorks Animazioa
Bikingo nerabearen eta bere lagun herensugearen adiskidetasuna amaierara iristear da.
Abentura berri honetan, bakoitzak bere bidea aurkituko du. Bikingoak bere ametsa beteko du: herensugeak bakean biziko diren mundu utopikoa eraikitzea. Herensugea, berriz, bere espeziekoen lider bilakatuko da.
Título original
The LEGO Movie 2: The Second Part
Zuzendaria
Mike Mitchell, Trisha Gum
Gioia
Raphael Bob-Waksberg, Phil Lord, Christopher Miller, Matthew Fogel
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Warner Bros.
Inbaditzaileei irabazteko eta harmonia ezartzeko LEGO unibertsoan, Emmet, Lucy, Batman eta bere lagunek akzioz beteriko abentura biziko dute; bizi diren hiria eta hainbeste maite duten mundua salbatzea xede.
Horretarako, aztertu gabeko galaxia urrunetara bidaiatu beharko dute, dena musikala den galaxia arraro batera ere bai; eta bidaia horretan euren ausardia, sormena eta trebetasunak probatuko dituzte.
Título original
Doragon bôru chô: Burorî
Zuzendaria
Tatsuya Nagamine
Gioia
Akira Toriyama
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Toei / Shueisha
Bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?
Título original
Astérix: Le secret de la potion magique
Zuzendaria
Alexandre Astier, Louis Clichy
Gioia
Alexandre Astier
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
M6
Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren






