Animazioa
Título original
The LEGO Movie 2: The Second Part
Zuzendaria
Mike Mitchell, Trisha Gum
Gioia
Raphael Bob-Waksberg, Phil Lord, Christopher Miller, Matthew Fogel
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Warner Bros.
Inbaditzaileei irabazteko eta harmonia ezartzeko LEGO unibertsoan, Emmet, Lucy, Batman eta bere lagunek akzioz beteriko abentura biziko dute; bizi diren hiria eta hainbeste maite duten mundua salbatzea xede.
Horretarako, aztertu gabeko galaxia urrunetara bidaiatu beharko dute, dena musikala den galaxia arraro batera ere bai; eta bidaia horretan euren ausardia, sormena eta trebetasunak probatuko dituzte.
Título original
Doragon bôru chô: Burorî
Zuzendaria
Tatsuya Nagamine
Gioia
Akira Toriyama
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Toei / Shueisha
Bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?
Título original
Astérix: Le secret de la potion magique
Zuzendaria
Alexandre Astier, Louis Clichy
Gioia
Alexandre Astier
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
M6
Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren
Título original
Spider-Man: Into the Spider-Verse
Zuzendaria
Bob Persichetti, Peter Ramsey, Rodney Rothman
Gioia
Phil Lord, Rodney Rothman, Dan Slott, Meghan Malloy
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Sony Pictures Animazioa / Marvel Animazioa
Miles Morales nerabeak gain-botereak ditu armiarma baten ziztada jaso zuenetik; harrezkero, bizitza bikoitza darama: institutuko nerabea izateaz gain, hiria patruilatzen eta bilauak jarraitzen dituen gaztea ere baita.
Zorionez, lanaren ajeak irakasteko, maisu aparta dauka: Peter Parker bera.
Elkarrekin eta unibertso desberdinetako spidermanekin eraikiko dute talde bat, ezagutzen dugun errealitateaz beste egiteaz mehatxatzen duen arriskua geldiarazteko.
Título original
Black is Beltza
Zuzendaria
Fermín Muguruza
Gioia
Harkaitz Cano, Fermín Muguruza, Eduard Solà
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
ETB / Setmàgic Audiovisual / Talka Records, Fi
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.
Benetako gertaera horretatik abiatuta, Muguruzak, Canok eta Alderetek Manex Unanueren historia asmatu dute: erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura zuen fikziozko pertsonaia. Bere kideek agintarien erabakiari men egin izana deitoratuz, etxera ez itzultzea erabakiko du Manexek. Gazte honen begietatik izango dugu 1960ko hamarkadaren erdialdean gizartea errotik astindu zuten gertaeren berri: Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan. Gerra Hotzaren oihartzuna ere agerikoa izango da, alde bietako espioien artean zeuden interes eta katramila ezkutuak tarteko.
Título original
Ralph Breaks the Internet
Zuzendaria
Rich Moore, Phil Johnston
Gioia
Phil Johnston, Pamela Ribon
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Walt Disney Animazioa Studios
Ralph eta bere lagunak Interneteko mundura doaz Sugar Rush salbatzera.
Han, sareko gogaikarrienekin aurkituko dira: pop-ups-ak, iragarkiak, meme-ak, spam-a … , baina baita Disney printzesekin eta C3PO pertsonaia mitikoekin ere. Gainera, Yess algoritmoaren laguntza izango dute euren helburua betetzeko; alegia, Sugar Rush salbatzea.
Título original
Den utrolige historie om den kæmpestore pære
Zuzendaria
Amalie Næsby Fick, Jørgen Lerdam
Gioia
Bo Hr. Hansen (Novela: Jakob Martin Strid)
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
A. Film / Einstein Film / Nordisk Film Production.
En Solby, un puerto pequeño y tranquilo, la vida es dulce para Mika y Sebastian. Hasta el día en que encuentran una botella en el mar. Dentro hay una pequeña semilla y un mensaje misterioso. Dudan si habrá sido enviado por JB, un amigo que desapareció hace un año. Nada más plantar la semilla, se embarcan en una aventura extraordinaria hecha de monstruos marinos, piratas abominables y peras gigantes.
Título original
The Grinch
Zuzendaria
Yarrow Cheney, Scott Mosier
Gioia
Mike LeSieur, Tommy Swerdlow
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Illumination Entertainment
Grinch mendiaren gaineko haitzulo batean bizi den kolore berdeko izaki marmarti eta iletsua da. Lagun bakarra dauka: Max txakur txikia.
Behin, bere gordelekutik, hiriko zaratak entzuten ditu: hiritarrak Eguberriak prestatzen. Haien poztasunak bihotzerrea eragingo dio eta eteteko zerbait egitea bururatuko zaio.
Título original
Duck Duck Goose
Zuzendaria
Christopher Jenkins
Gioia
Rob Muir, Christopher Jenkins
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Original Force
Max-en istorioa kontatzen du, antzar ezkongabea, bere taldearekin lur beroagoen bila emigratzeko prest dagoena. Bidaiaren bezperan, beste antzar txikiago bi zaintzeko misioa emango diote, baina erantzukizun horri uko egitea erabakiko du, ibilbidea bere kontura eginez. Helmugara lehena iristeko prest dagoen arren, gauzak okertuko zaizkio.
Título original
Elias og Storegaps Hemmelighet
Zuzendaria
Simen Alsvik
Gioia
Will Ashurst, Simen Alsvik
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
s
Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi iritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera Joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.
Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela.
Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunean laguntza?