Ardiak eta otsoak

Título original

Volki i ovtsy Beeezumnoe prevrashchenie

Zuzendaria

Andrey Galat, Maxim Volkov

Gioia

1kg Sugar, Neil Landau

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Wizart Animazioa / Rialto Distribution

Urruneko lurralde magikoan, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek heuren kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean. Ragear anker eta boteretsua izango da hautagaietako bat, eta hari aurre egiteko ausartzen den Gris otsoa izango da, bestea. Taldeko otso kuttuna du, baina gogokoena izanagatik ere hanka sartze handiak egiten ditu ere. Grisek, ordea, otsoen liderra izan nahi du, eta bide batez, Biancaren maitasuna lortu. Basoan barneratuko da, untxi ijitoen kanpalekuraino. Bertan Mamik, untxien aztiak, transmutazioaren edabea emango dio. Otsoen kobazulora bueltatzen denean, zerbait arraroa sumatuko du: otsoa ardi bihurtu da