Solasaldiak euskaraz
Udaltzearekin batera lau dokumental eskainiko ditugulako euskaraz urte honetan. Dokumental horiek gure kultura, historia eta beste gai batzuk aztertuko dituzte.
Hemen dituzue xehetasun guztiak:
Dune: Part Two
Denis Villeneuve
Jon Spaihts, Denis Villeneuve
Legendary Pictures, Warner Bros.,
Paul Atreides Fremen tribuan sartuko da, eta bidaia espiritual eta martzial bati ekingo dio mesias bihurtzeko, bidaianikusiko duen etorkizuna beldurgarria da baina, aldi berean, saihestezina: Gerra Santua ezagutzen den unibertso osoan zehar hedatuko dena.
Bob Marley: One Love
Reinaldo Marcus Green
Terence Winter
Paramount Pictures
Ikono baten bizitzaren eta musikaren ospakizuna, bere maitasun- eta batasun-mezuaren bidez belaunaldiak inspiratu zituena. Pantaila handian lehen aldiz, Bobek zoritxarra gainditu izanaren historia eta haren musika iraultzailearen azpiko ibilbidea ezagutuko ditugu.
Udaltzearekin batera lau dokumental eskainiko ditugulako euskaraz urte honetan. Dokumental horiek gure kultura, historia eta beste gai batzuk aztertuko dituzte.
Hemen dituzue xehetasun guztiak:
Musika
90
Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu eta, data garrantzitsu hau ospatzeko, sorpresaz betetako lan berri bat prestatu du taldeak: KORRONTZI «20», Korrontziren hamabigarren diskoa.
Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntza izan du Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita ere beste berri batzuk ekoizteko. Guztira 20 abesti, 20 kolaboratzailerekin. Horien artean: Phil Cunningham (Scotland), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galiza), edo Iñigo ETS, Alex Gatibu, Gozategi (EH) bezalako izenak aurkituko ditugu beste ezuste atsegin batzuen artean. Zorionak Korrontzi!
Bizkarsoro
Josu Martinez
Josu Martinez
Tentazioa, Adabaki Eroizpenak, Gastibeltza Filmak
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro.
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”
Koty Ermitazha
Vasiliy Rovenskiy
Elvira Bushtets, Fyodor Derevyanskiy, Vasiliy Rovenskiy, Gerry Swallow
Licensing Brands
Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea. Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko.

Agustin Jimenez stand up comedy generoaren bultzatzailetzat jotzen da Espainia. Hogei bakarrizketa baino gehiago grabatu ditu El Club de la Comedian, COMEDY CENTRAL , SOPA DE GANSOS eta CARACOL TV autore gisa interpretea da eta ehunka egin ditu (gehiegi esan gabe!) lokal, antzoki eta aretoetakoak.

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du.

Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.