Título original

El correo

Zuzendaria

Daniel Calparsoro

Gioia

Patxi Amezcua, Alejo Flah

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Vaca Films, Panache Productions,

2002. urtea. Ivan Vallecaseko mutil handinahia da, eta bere auzoa txiki geratzen ari zaio. Luxuzko golf klub batean autoak aparkatzen duen lanpostutik, laster emango du lehen urratsa, dirua zuritzen duen nazioarteko erakunde batentzako Belgikako postari bihurtuta.
Ivan maletatxoak garraiatzen hasiko da Brusela eta Genevaren artean, baina gorenera begiratzeari utzi gabe.
Benetako diru beltza Eguzkiaren Kostan dagoela jakingo du. Eraikuntzako enpresariak, politikari ustelak, bankariak, kirolariak, mafia txinatarra... Ivanek pastelaren zati bat nahi du.

 


Título original

The Holdovers

Zuzendaria

Alexander Payne

Gioia

David Hemingson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

CAA Media Finance

Paul Hunham, eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle mordoa zaintzeko.
Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura sortuko dio haietako batekin, traumaz jositako mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen semea galdu berri duen eskolako sukaldari-buruarekin.


Título original

Io capitano

Zuzendaria

Matteo Garrone

Gioia

Massimo Ceccherini, Matteo Garrone

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Archimede, RAI Cinema, Tarantula

Seydou eta Moussa gazteek Dakar utzi eta Europarako bideari ekiten diote. Odisea horretan basamortuko arriskuak, Libiako atxiloketa-zentroetako izugarrikeriak eta itsasoaren arriskuak biziko dituzte.


Título original

Migration

Zuzendaria

Benjamin Renner, Guy-Laurent Homsy

Gioia

Mike White, Benjamin Renner

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Illumination Entertainment, Universal Pictures

Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentzitzea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak hegoaldera doaz negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.


Saio bereziak: 6tik 11ra

Datorren asteko jai egunak direla eta, saio bereziak prestatu ditugu Ikusgarrin

Egitaraua:

1.-Anatomía de una caída

Egunak eta Ordua:

12-06 - Asteazkena(19:30) | 12-07 - Osteguna(19:30) | 12-11 - Astelehena(20:30)

Sinopsia: Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean.

2.Ocho apellidos marroquís

Egunak eta Ordua:

12-08 - Ostirala(19:30) | 12-09 - Larunbata(19:30) | 12-10 - Igandea(19:30)

Generoa

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten.

“Dantzan” ikuskizun berezian, Ene kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara.

Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzaz, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez.

Saioan zehar, publikoak ez du tarterik izango deskantsatzeko eta irria eraginez, gure lagunek, denak dantzan jarriko dituzte.

Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau.


Subscribe to