Tom Txiki eta ispilu magikoa

Título original

Meñique y el espejo mágico

Zuzendaria

Ernesto Padrón

Gioia

Ernesto Padrón

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Ficción Producciones e ICAIC

Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz. Zuhaitza bota eta ur-putzua zabaltzen duenari opari bikainak eskaini dizkio erregek; markes titulua eta bere alaba Denise emaztetzat, alegia. Tom Txiki harritu samar geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela konturatzean, batez ere txiroen artean bere harrapakina banatzen duen lapur misteriotsu batekin maitemindu delako. Tom Txikik ez daki, ordea, jauregia estaltzen duen zuhaitz erraldoia Barusa sorginaren lana izan dela, eta hura erregeren aurka mendeku bila dabilela. Barusaren asmoa erregek kutxa gotor batean gordetzen duen altxor baliotsu bat ostea da eta Edecan bere semea printzesarekin ezkontzea. Gure heroi txikiak erronka guztiak gaindituko ditu; zuhaitza moztu, putzua zabaldu, erraldoia garaitu eta sorgina menderatu ondoren bere maitea konkistatuko du. Eta erakutsiko digu �jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela�.