Euskal, europar eta euskaraz egindako zinema Euskadiko publikoarengana hurbiltzea da helburua
‘Aretoetan, zinema beti handi’ kanpaina jarri dugu abian. Hiru ekintza berezi biltzen ditu, honako helburuekin: euskal eta europar zinemagintza sustatzea, publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea. Kanpainan 24 zinemak eta 85 pantailek hartzen dute parte, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza du.
Zinemaren Euskal Festa
Ardatz nagusia, abenduaren 20an ospatuko den Zinemaren Euskal Festa izango da. Egun horretan bakarrik, euskal eta europar filmetarako sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira. Helburua publikoa zinema-aretoetara hurbiltzea eta gure zinemaz pantaila handian gozatzea da. Ekintza hori EZAEko areto guztietan egingo da, herritarrek karteldegiko pelikulak prezio berezian deskubritu eta gozatu ditzaten.
Euskal eta europar zinemako perlak
Beste bi egitasmo ere hartuko ditu kanpainak, eta orain hasi eta urte amaierara arte burutuko dira. Alde batetik, ‘Euskadi-Europa. Gure zinemako perlak’ ekimenarekin, euskal eta europar film bereziak proiektatuko dira, 2 euroko deskontuarekin sarreretan, gertuko egile-zinemaren aniztasun eta aberastasuna azpimarratzeko. Honako filmak izango dira ikusgai: ‘Los domingos’, ‘La cena’, ‘Karmele’, ‘Mi amiga Eva’, ‘Sirat’, ‘La deuda’, ‘Ciudad sin sueño’ eta ‘Jone, batzuetan’.
Haurrentzako zinema euskaraz
Bestetik, ‘Zinema Euskaraz familiartean’ zikloa izango dugu. Haur eta gazteentzako programazioa indartuko dugu asteotan, 2 euroko deskontu bereziak eskainiz, eta honako filmez gozatuko dugu: ‘Hartz-atzapar kanpamentua‘, ‘Tigre galdua’, ‘Heidi’, ‘Super Elfkinak’, ’Super Charlie’, ‘Kayara’, ‘Minecraft film bat’ eta ‘Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna’.






