Pelikulak urteka

Título original

Nora

Zuzendaria

Lara Izagirre

Gioia

Lara Izagirre

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Gariza Films, Tandem Films, La Fidèle Product

Norak 30 urte ditu, Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da espero zuen bezelakoa. Lan txikiak ditu eta ia ez da herritik atera. Aitona hiltzean, errautsak hartu eta Euskal herriko kostaldean zehar bidaiatzea erabakiko du, errautsok hilerrian amonaren errautsen ondoan uzteko xedez.


Título original

Los domingos

Zuzendaria

Alauda Ruiz de Azúa

Gioia

Alauda Ruiz de Azúa

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Buena Pinta Media, Colosé Producciones

Los domingos filmak Ainararen istorioa kontatzen digu, 17 urteko gazte idealista eta apartekoa, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar duena. Hori espero du bere familiak, behintzat. Alabaina, gazteak adieraziko du Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako moja bilakatzea planteatzen duela. Albisteak ustekabean harrapatuko du familia osoa, amildegi bat sortuko da eta proba erabakigarri bati aurre egin beharko diote.


, ,

Título original

Tom & Jerry: Forbidden Compass

Zuzendaria

Zhang Gang

Gioia

Zhang Gang

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

China Film Co. Ltd., Warner Bros.

Tom eta Jerry denboran zehar bidaiatzen ari dira. New Yorkeko Metropolitan Museoan izandako jazarpen zoro baten ondoren, denboraren atari batek Antzinako Txinan inspiratutako urrezko hiri batera eramango ditu, zeina magiaz, gerlariz eta izaki harrigarriz betea dagoen. Etxera itzultzeko, akzioz eta umorez beteriko abentura ikaragarria biziko dute, non etsai berriei aurre egin beharko dieten... eta agian elkarrekin lan egiten ikasi beharko duten! 
 


,

Título original

Karmele

Zuzendaria

Asier Altuna

Gioia

Asier Altuna

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Txintxua Films, Esnatzeko Ordua Films

1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.


, ,

Título original

One Battle After Another

Zuzendaria

Paul Thomas Anderson

Gioia

Paul Thomas Anderson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Warner Bros., Ghoulardi Film Company.

Bere etsai nagusia 16 urteren ondoren berpizten denean, iraultzaile ohien talde bat berriro jarriko da harremanetan, Leonardo DiCapriok gorpuzten duen euretako baten alaba erreskatatzeko. Thomas Pynchonen 'Vineland' eleberriaren egokitzapena (1990), hirurogeiko hamarkadako mugimendu erradikalei buruzkoa.


, ,

Título original

El tesoro de Barracuda

Zuzendaria

Adrià García

Gioia

Amèlia Mora

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Belvision

Bere gurasoen bila dabilela, Chispasek Barrakuda Kapitain beldurgarriaren ontzian amaituko du. Tripulazioak ez daki irakurtzen Chispasek baino ezin die lagundu Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsu eta gutiziatuena iza


,

Título original

Maspalomas

Zuzendaria

José Mari Goenaga, Aitor Arregi

Gioia

José Mari Goenaga

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Irusoin, Moriarti Produkzioak,

Bikotearekin hautsi ondoren, Vicentek gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz al dago Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?


, ,

Título original

Eddington

Zuzendaria

Ari Aster

Gioia

Ari Aster

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

A24, Access Entertainment, 828 Productions

2020ko maiatza. Errepideko bidaia batean, bikote bat harrapatuta geratuko da Eddingtonen, Mexiko Berriko herri txiki batean, pandemiaren garaian. Hasieran ondo hartuko dituzte, baina gauak bira izugarria emango du, Sheriffaren eta alkatearen arteko liskarrak kaosa sortuko baitu eta bizilagunak elkarren aurka jarriko baitira. 


, ,

Título original

Kaptein Sabeltann og Grevinnen av Gral

Zuzendaria

Are Austnes, Yaprak Morali, Rasmus A. Sivertsen

Gioia

Are Austnes, Yaprak Morali, Rasmus A. Sivertsen

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Qvisten Animation

Raven eta Pinky bi lagun banaezin dira. Sable-hortz kapitain beldurgarriarekin (zazpi itsasoetako erregea) ari dira nabigatzen. Haien arteko adiskidetasuna kolokan dago, Sibylla kondesak itsasontziari eraso egin, brankako maskaroia lapurtu eta Pinky bahitu baitu. Kolpe horren atzean plan are handiagoa ezkutatzen da: kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina aldarrikatzea. Lagunaren patua eta etxea arriskuan daudela, Raven tripulazioarekin elkartu da kondesa geldiarazteko bidaia epiko batean.


,

Título original

Jone, Batzueta

Zuzendaria

Pablo Seijo

Gioia

Andreu Ortoll

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

ESCAC Films, Amania Films

Jone, 20 urte, aitarekin eta Marta ahizpa txikiarekin bizi da. Aitak lana utzi behar izan du Parkinsonaren ondorioengatik. Bilboko Aste Nagusiko jaien atarian gaude eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemindu den Olga neskarekin dagoenean sentitzen duen hilezkortasun-sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz bakarrik geratzeari dion beldurraren artean biziko du Jonek uda hori. 


, ,

Título original

Gran Prix of Europe

Zuzendaria

Waldemar Fast

Gioia

irstie Falkous, Jeffrey Hylton, John T. Reynolds

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Mack Animation, Mack Media, Timeless Films

Eddak auto lasterkarien pilotu bihurtzea du amets. Ustekabean, bere ametsa egia bihurtzen da: gainbeheran zegoen jolas-parkea lasterketa-zirkuitu bihurtzen da! Bere idoloarekin, Ed pilotuarekin batera, Europako Sari Nagusia izango dute erronka, eta lasterketaren aurkako sabotaje-plan bat aurkituko dute. Lortuko al dute lehiaketa salbatzea eta jolas-parkea ixtea saihestea?


,

Título original

La vida nueva de Pedrito de Andía

Zuzendaria

Rafael Gil

Gioia

Rafael Gil

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Suevia Films

Pedrito de Andia txikia da, eta Isabelekin, haurtzaroko lagun batekin, maiteminduta dago. Atzerriko egonaldi luzearen ondoren, portura joan zaio harrera egitera. Halako batean, ordea, emakume lirain bihurtu zaio laguna, eta lur jota utzi du. Gainera, Isabelen desaire baten ondorioz, liskar batean sartu da, eta herrira bidali dute zuzentzeko.


Título original

Materialists

Zuzendaria

Celine Song

Gioia

Celine Song

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

A24, Killer Films, 2AM

Ezkontzagin baten negozioa korapilatu egin da, bezeroak mehatxatzen dituen maitasun-triangelu toxiko batean erori baita.


, ,

Título original

Heidi - Rescue of the Lynx

Zuzendaria

Toby Schwarz, Aizea Roca Berridi

Gioia

Rob Sprackling.

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Deutscher Filmförderfonds,

Suitzako Alpeen gailurrean, Heidi zoriontsu bizi da aitonarekin, naturaz eta mendiko askatasunaz gozatuz. Uda kostaldean igarotzeko gonbita jaso du, eta abenturaren emozioak ilusioa sortu dio. Katamotz zauritu bat aurkitu du, ordea, eta dena aldatu da. Laguntzeko prest dago, eta Pedro lagun minaren laguntza izango du hura zaintzeko eta familiarekin mendian itzultzeko. Hala ere, enpresari handinahi batek zerrategi batekin eta katamotzentzako tranpekin mehatxatzen du basoa, maite duten guztia arriskuan jarriz.


, ,

Título original

Nobody 2

Zuzendaria

Timo Tjahjanto

Gioia

Umair Aleem, Derek Kolstad, Bob Odenkirk, Aaron Rabin

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

87North, Universal Pictures, Eighty Two Films

Errusiako mafiari nahi gabe aurre egin eta lau urtera, Hutchek 30 milioi dolarreko zorra du oraindik erakunde kriminalarekin, eta pixkanaka nazioarteko gaizkileen aurkako hainbat kolpe kitatzen saiatzen da. Hutch eta haren emazte Becca nekatuta eta urrun sentitzen dira, nahiz eta, beti bezala, beren «lanaren» alderdirik biziena eta fisikoena gozatu. Hori konpontzeko, seme-alabak Hutch eta Harry anaiak txikitan oporretara joaten ziren leku berera eramatea erabaki dute.


, ,

Título original

Die Heinzels: Neue Mützen, Neue Mission

Zuzendaria

Ute von Münchow-Pohl

Gioia

Jan Strathmann, Claudio Winter

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

ARX Anima Animation Studio, Akkord Film Produktion GmbH,

Elfiek, elfkin txiki ausart batek, abentura handiak bizitzeko eta lana dibertsioarekin nahasteko ametsa du. Ezustean, marrazkiak eta teknologia maite dituen Bo elfkinarekin egingo du topo, eta bere mundua erabat aldatuko da. Elkarrekin ezarritako arauei aurre egiten saiatuko dira, baina Lanski polizia eta haren katu Polipette izango dituzte atzetik. Lortuko du Elfie eta Boren arteko adiskidetasunak etsaituta dauden elfkin-klanak batzea? Beteko al da azkenean Elfieren super elfkin bihurtzeko ametsa?


, ,

Título original

Weapons

Zuzendaria

Zach Cregger

Gioia

Zach Cregger

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Subconscious Films, Vertigo Entertainment

Gela bereko ikasle guztiak, bat izan ezik, gau berean eta zehazki ordu berean misteriotsuki desagertzen direnean, bizi diren hiri txikiak bere buruari galdetzen dio nor edo zer ote dagoen bere desagertzearen atzean.


, ,

Título original

The Bad Guys 2

Zuzendaria

Pierre Perifel, JP Sans

Gioia

Elisa Bell, Jessica Bendinger, Greg DePaul

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

DreamWorks Animation

Legea errespetatzen ez duten animalia-talde bikain bat, orain oso aldatuta dauden Tipo Gaiztoak, zintzoak izaten saiatzen dira (asko, asko), baina, nahi gabe, mundu-mailako kolpe handi batean sartu dira, eta talde kriminal ezusteko bat prestatu dute: Tipas Malas.


, ,

Título original

Vogter

Zuzendaria

Gustav Möller

Gioia

Emil Nygaard Albertsen, Gustav Möller

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Nordisk Film, Radio (DR), SVT,

Eva espetxe-funtzionario idealista samarra da, eta bere bizitza zalantzan jarri du iraganeko gazte bat lan egiten duen espetxera eraman dutenean.


, ,

Título original

Gernika

Zuzendaria

Koldo Serra

Gioia

José Alba, Carlos Clavijo Cobos, Barney Cohen

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Pecado Films / Travis Producciones

Espainiako gerra zibilean, abiazio naziak 1937ko apirilean bonbardatu zuen euskal biztanleriaren inguruko istorioa da. Testuinguru honetan, prentsa bulego errepublikano baten editorea den Teresak, gatazkaren berri ematen ari den Henry kazetari estatubatuarra ezagutuko du. Teresaren nagusia, errepublika sobietarraren aholkularia da eta berarekin ligatu nahian dabilen arren, Teresa, Henryren idealismoak erakartzen du, betidanik beregan helburutzat izan duen egia kontatzeko grina piztu dezakeelako.


Título original

The Fantastic Four: First Steps

Zuzendaria

Matt Shakman

Gioia

Jeff Kaplan, Ian Springer, Josh Friedman

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Marvel Studios, 20th Century Studios

Marvelen lehen familiak orain arteko erronkarik handienari egin beharko dio aurre. Heroi papera familia-loturaren indarrarekin orekatzera behartuak, Lurra defendatu behar dute Galactus izeneko espazioko jainko batengandik. 


, ,

Título original

Smurfs

Zuzendaria

Chris Miller

Gioia

Pam Brady

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Paramount Pictures

Razamel eta Gargamel sorgin gaiztoek Pitufo aita bahitzen dutenean, Pitufinak hartuko du gidaritza eta Pitufoak gidatuko ditu mundu errealera, hura erreskatatzeko misio arriskutsu batean. Abentura horretan, lagun berriak ezagutu dituzte, ustekabeko erronkei aurre egiten laguntzen dietenak.

Pitufoek patua ez dagoela idatzita ikasiko dute, ausardiaz eta elkartasunez eraikitzen dela baizik. Elkarrekin, sorginak garaitu eta Pitufo Aita salbatu behar dute, baita unibertso osoa ere.


, ,

Título original

Bob Trevino Likes It

Zuzendaria

Tracie Laymon

Gioia

Tracie Laymon

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Laymon's Terms, Five By Eight Productions,

Lily, hogeitaka urteko emakume bakartia, bere aita egozentrikoaren izen bera duen ezezagun baten lagun egingo da Interneten bidez. Bob Trevino berri honen babesak bizitza alda diezaioke Lily-ri. Benetako istorio batean inspiratua. 
 


, ,

Título original

Elio

Zuzendaria

Madeline Sharafian, Domee Shi, Adrián Molina

Gioia

Julia Cho, Mark Hammer, Mike Jones

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Pixar Animation Studios

Elio 11 urteko mutikoak irudimen handia du eta estralurtarrekiko obsesio izugarria. Bat-batean espaziora eramango dute eta Lurreko enbaxadore galaktiko gisa identifikatu … 


, ,

Título original

Jurassic World Rebirth

Zuzendaria

Gareth Edwards

Gioia

David Koepp

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Amblin Entertainment, Universal Pictures

Jurassic World Dominioneko gertaeretatik bost urtera, Lur planetaren ekologia dinosauroentzako jasangaitza da. Geratzen diren bakanak ekuatoreko eskualdeetan isolatutako inguruneetan bizi dira, non klimak antzina ezagutu zutenaren antza duen. Biosfera tropikal honetako hiru izaki handienek giza arrazari onura miragarriak ekarriko dizkion sendagai bat fabrikatzeko gakoa dute beren DNAn. Zora Bennett, ezkutuko operazioetan aditua, material genetikoa lortzea helburu duen misio sekretu bateko aditu-talde bat zuzentzeko kontratatu dute …
 


, ,

Título original

F1: The Movie

Zuzendaria

Joseph Kosinski

Gioia

Ehren Kruger

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Apple Original Films, Monolith Pictures

Sonny Hayes 1 Formulako izarra izan zen 1990eko hamarkadan, harik eta pistako istripu batek ia bere ibilbidea amaitu zuen arte. Hogeita hamar urte geroago, soldatapeko pilotu nomada da Sonny, eta bere taldekide ohi Ruben Cervantesek, 1 Formulako talde baten jabeak, konbentzitu egingo du automobilismoaren maila gorenera itzul dadin, bere taldea salbatzeko. 

 


, ,

Título original

How to Train Your Dragon

Zuzendaria

Dean DeBlois

Gioia

Dean DeBlois

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Universal Pictures, DreamWorks SKG

Mema uharte malkartsuan, non bikingoek eta dragoiek etsaitasun mingotsa izan duten belaunaldiz belaunaldi, buruzagi estoiko neurrigabearen Hipo seme burutsu eta gutxietsiak mendeetako tradizioari egingo dio desafio, Desdentao, Furia Nocturna dragoi beldurgarriaren lagun bihurtuz. 
Hipo beldurrak eta ulertezintasunak zatitutako mundu baten aurrean dago, baina bikingoak eta dragoiak arriskuan jartzen dituen mehatxu zahar bat sortzen denean, Hipok Desdentaorekin duen adiskidetasuna etorkizun berri bat sortzeko giltzarri bihurtuko da. Elkarrekin, bakerako bide delikatua zeharkatu beharko dute, beren munduen mugetatik haratago hegan eginez eta heroia eta liderra izatearen esanahia betiko birdefinituz. 
 


, ,

Título original

Padre no hay más que uno 5: Nido repleto

Zuzendaria

Santiago Segura

Gioia

Santiago Segura, Marta González de Vega

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Bowfinger International Pictures, Atresmedia Cine

Guraso batzuek "habia hutsaren" larritasuna sentitzen dute seme-alabak etxea uzten hasten direnean. Javierrek, aldiz, "habia betearen" trauma du: inor ez doa etxetik. 


, ,

Título original

Fuego

Zuzendaria

Luis Marías

Gioia

Luis Marías

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Fausto Producciones

Carlos polizia da. Halako batean, bere autoan jarritako bonba batek emaztea hil eta hankarik gabe utzi du 10 urteko alaba. Mutila onik atera da. Hamaika urte geroago, beste hiri batean bizi da, Bartzelonan, eta beste pertsona bat dirudi; segurtasun-enpresa garrantzitsu batean egiten du lan. Alabak trauma gogor hura gainditu duela dirudi, ondorio fisikoak ezabagaitzak izan arren.

Título original

Votemos

Zuzendaria

Santiago Requejo

Gioia

Santiago Requejo

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

2:59 Films, Pris and Batty Films

Madrilgo erdiguneko eraikin bateko bizilagunak bildu egingo dira igogailuaren aldaketaz bozkatzeko. Bileran ustekabeko albiste batez jabetuko dira, osasun mentaleko arazoak dituen maizter berri batek jabeetako baten etxebizitza alokatuko duela. Bonba bat bezala eroriko da albistea, eta ustekabeko norabide bat hartu du bilerak. 


, ,

Título original

Lilo & Stitch

Zuzendaria

Dean Fleischer-Camp

Gioia

Chris Kekaniokalani Bright, Mike Van Waes

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Walt Disney Pictures, Rideback

Hawaiiako neska bakarti baten eta estralurtar iheslari baten istorio izugarri dibertigarri eta hunkigarria kontatzen du pelikulak. 


,

Título original

Sharp Corner

Zuzendaria

Jason Buxton

Gioia

Jason Buxton

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Alcina Pictures, Shut up & Colour Pictures, Workhorse Pictures

Josh -en etxe aurreko bihurgune itxian auto-istripu bortitz bat izango da. Gertaerak zirrara handia sortuko dio Josh-i eta auto-istripuen biktimen bizitzak salbatzeko obsesioak gaixotuko du. Obsesio arriskutsua, bestalde, ustekabeko mugak gainditu eta emaztearen eta semearen ongizatea arriskuan jarriko baititu. 


, ,

Título original

Cuatro paredes

Zuzendaria

Ibon Cormenzana

Gioia

Roger Danès, Alfred Pérez Fargas

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Mundo Cero

10 urte betetzear, Sofiak bere aita galduko du istripu batean. Orain amarekin bizi da, Juanarekin, inoiz imajinatu ez zuten errealitate bati aurre eginez. 
Juana etsi-etsian borrokatzen da Sofia prekarietatetik eta haren atzetik doan depresiotik babesteko. Bitartean, Sofiak antzerkiarekiko pasioan aurkituko du babesa, non ikasturte amaierako obrarako entseguen magiak bere errealitatetik une batez irtetea eskaintzen dion. 
 


, ,

Título original

Huevitos congelados

Zuzendaria

Gabriel Riva Palacio Alatriste, Rodolfo Riva-Palacio Alatriste

Gioia

Eduardo M. Clorio

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Huevocartoon Producciones

Toto oilar atseginak eta bere familiak inoiz joan ez diren oilar eta oilo haietara bidaiatu beharko dute: hego polora, hartz zuri bati eta pinguino alai batzuei etxera itzultzen laguntzeko. Hori lortzeko, arrisku imajinaezinak gainditu beharko dituzte, hala nola zeropeko tenperaturak, hiru orka goseti, itsas pirata gupidagabeak eta itsas lehoi amorratua! Baina talde-lana zein garrantzitsua den ere ikasiko dute.

,

Título original

Aldarriak

Zuzendaria

Gioia

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Ohiua, giza komunikaziorako modu primitibo eta unibertsalenetako bat da. Zientifikoki sei motatan sailkatua: mina, amorrua, beldurra, tristura, poza eta gozamena.

Garuneko eremu jakinak aktibatzen dituzte, gure emoziorik sakonenak agerian utziz.


Título original

Amaren Eskuak

Zuzendaria

Mireia Gabilondo

Gioia

Mireia Gabilondo

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Barton Films

Nereak 37 urte ditu, ezkonduta dago eta alaba bat dauka. Arlo profesionalean Nerea kazetaria da eta ia egun osoa eman behar du egunkariko erredakzioan, familiari denbora asko kenduz. Lana eta bizitza pertsonala bateratzeko zailtasunak asko larritzen du protagonista, eta arazoak okerrera baino ez du egiten bere ama Luisa, Alzheimer gaitza duena, ospitaleratu dutenean.


Título original

Mission Impossible: The Final Reckoning

Zuzendaria

Christopher McQuarrie

Gioia

Christopher McQuarrie, Erik Jendresen

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Paramount Pictures Bad Robot

“Misión Imposible: 7”  filmean gertatutakoaren ondoren, Ethan Hunt zinemara itzuliko da abentura berriekin. Agenteak aurre egin beharko die bera eta taldea mehatxatzen dituzten arrisku berriei. 


, ,

Título original

Peppa Meets the Baby

Zuzendaria

Neville Astley, Mark Baker

Gioia

Neville Astley, Mark Baker

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Hasbro Entertainment

Familia hazten ari da. Peppa Pig eta bere familiak hunkituta ospatuko dute kide berri baten etorrera, haurtxo bat! 


,

Título original

Ezra

Zuzendaria

Tony Goldwyn

Gioia

Tony Goldwyn

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Closer Media

Maxek maite du bere seme Ezra, autismoa duen 11 urteko mutikoa. Bere hezkuntzaren premia bereziak direla eta, Max eta Jenna (emazte ohia) etengabeko  dabiltza eztabaidan. 
Maxek bere karrera eta ezkontza arriskatu ditu komiko bihurtzeko, eta, orain, bere aita Stanekin bizi da.  
Ezra beste eskola batetik botatzen dutenean, Maxek haurrarekin ihes-odisea bat hastea erabakiko du eta horrek lagunduko dio semea eta bere burua hobeto ulertzen. 


, ,

Título original

La buena letra

Zuzendaria

Celia Rico Clavellino

Gioia

Celia Rico Clavellino

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

MOD Producciones Misent Producciones S.L. Arcadia Motion Pictures

Valentziako herri batean, gerraostean, Ana bere familiarekin aurrera egiteko ahaleginetan ari da; 1936ko gerrak zauri sakona ireki die guztiei,  batez ere Antonio koinatuari. Ana zauri hori sendatzen saiatuko da, baina, Antonioren emazte Isabel azaltzen denean, Anaren arretak eta zaintzak gutxiago balioko dute.


, ,

Título original

Sinners

Zuzendaria

Ryan Coogler

Gioia

Ryan Coogler

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Proximity Media Warner Bros. Pictures Warner Bros. Pictures

Bizitza problematikoak atzean utzi nahian, bi anaia biki jaioterrira itzuliko dira berriro hasteko, gaitz handiago bat dute zain ongietorria emateko. 


, ,

Título original

Kayara. La guerrera del imperio Inca

Zuzendaria

Cesar Zelada, Dirk Hampel

Gioia

Cesar Zelada, Brian Cleveland

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Tunche Films, B-Water Studios

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.


,

Título original

Black Bag

Zuzendaria

Steven Soderbergh

Gioia

David Koepp

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Universal Pictures Focus Features

Kathryn emazte maitea nazioari traizio egiteaz susmagarri denean, George Woodhouse inteligentzia agente ospetsuak behin betiko frogari egin behar dio aurre: ezkontzari edo herrialdearekiko leialtasunari.


, ,

Título original

Los aitas

Zuzendaria

Borja Cobeaga

Gioia

Borja Cobeaga, Valentina Viso

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Inicia Films, Sayaka Producciones, BTeam Pictures, ETB

80ko hamarkadaren amaierako Bilboko langileen periferian, gimnasia erritmikoko haur-talde batek txapelketa batean parte hartzeko aukera izango du Berlinen. Amek ezin dietenez gero alabei lagundu, aitei egokituko zaie lan horren ardura hartzea, nahiz eta ez diruditen interesatuak ez bidaian, ez kirol horretan, ez eta alabetan ere.


, ,

Título original

Faisaien Irla

Zuzendaria

Asier Urbieta

Gioia

Asier Urbieta, Andoni de Carlos

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Arcadia Motion Pictures, La Tentación Producciones, Galatea Films

Faisaien uhartea munduko domeinurik txikiena da. Urtearen erdia estatu espainiarrekoa da eta beste erdia frantziarrekoa. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga naturala. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, uhartearen parean paseatzen ari dira. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat azaldu da uhartearen subiranotasun-trukean. nor arduratzen da horretaz?

, ,

Título original

A Minecraft Movie

Zuzendaria

Jared Hess

Gioia

Chris Bowman, Hubbel Palmer

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Warner Bros., Warner Bros. Animation, Mojang

Ongi etorri Minecraft-en mundura. Sormenak sortzen laguntzeaz gain, bizirauteko ezinbestekoa da. Lau pertsona moldakaitz -Garrett "El Basurero" Garrison (Momoa), Henry (Hansen), Natalie (Myers) eta Dawn (Brooks)- arazo arruntekin borrokan ari dira, bat-batean atari misteriotsu batetik Kanpoko Mundura arrastaka doazela: irudimenez elikatzen den herrialde kubiko miresgarria.


,

Título original

Galerna. El infierno en el mar 1912-2012

Zuzendaria

Jabi Elortegi

Gioia

Jabi Elortegi, Xabi Zabaleta

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Pausoka

1912ko abuztuaren hamabitik hamahirura bitarteko gauean, Bizkaiko golkoan gertatu zen sekulako galernari buruzko dokumentala. Euskal Herriko historian ezagutzen den katastrofe natural handiena izan zen eta 143 arrantzale


Título original

Un funeral de locos

Zuzendaria

Manuel Gómez Pereira

Gioia

Yolanda García Serrano.

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Bowfinger International Pictures, Esto También Pasará,

Familia bateko kideak patriarkari agur esatera joan dira, hil berria baita. Baina hileta zentzu bat izan beharko lukeena erotutako bilera bihurtzen da, bertaratuetako batek hildakoaren sekretu gordea argitara ateratzen duenean.


, , ,

Título original

Snow White

Zuzendaria

Marc Webb

Gioia

Erin Cressida Wilson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Walt Disney Pictures, Marc Platt Productions

Printzesa gazte eder bati buruzko maitagarri-ipuin klasikoaren benetako ekintzako egokitzapena. Erregina jeloskor batek jazartzen duen bitartean, Alemaniako landazabaleko zazpi ipotxen etxera joan da babes bila.


, , ,

Título original

Sorda

Zuzendaria

Eva Libertad

Gioia

Eva Libertad

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Distinto Films, Nexus CreaFilms, A Contracorriente Films

Ángelak, emakume gorrak, haur bat izan behar du Héctorrekin, haren bikote entzulearekin. Haurdunaldiak amatasunaren aurrean dituen beldurrak azaleratzen ditu, eta bere alabarekin nola komunikatu ahalko den azaltzen du. Haurra iritsi denean, krisia sortu da bikotean, eta alabaren hazkuntzari aurre egin behar dio Angelak, berarentzat egina ez dagoen mundu batean. Izen bereko 2021eko film laburrean oinarritutako film luzea.

, ,

Título original

Tierra de nadie

Zuzendaria

Albert Pintó

Gioia

Fernando Navarro

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Esto También Pasará, Glow, RTVE, Canal Sur

Aspaldiko hiru lagunen istorioa da hau. Mateo el Gallego, guardia zibil heroikoa -bere atseari-, Juan El Antxale, zorte txarrak eta langabeziak narko bihurtutako arrantzalea, eta Benito el Yeye, beti legearen eta delinkuentziaren arteko erdibidean dagoen epailearen gordailuzain etsia eta azkarra. Hiru lagun, leku batek bananduta, Cadiz eta une batek, oraina. Instituzioen utzikeriaren, probintzian narkoaren gorakada bortitz eta geldiezinaren eta gizartearen nahigabearen gorakada arriskutsuaren artean harrapatuta daude hirurak.


, ,

Título original

Hola Frida!

Zuzendaria

Karine Vézina, André Kadi

Gioia

Karine Vézina, André Kadi

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Tobo Média, Du Coup Production

Ezberdina den neskato baten istorioa da. Bere mundua Coyoacán da, Mexiko Hiria. Txinpartatsua, zirraragarria, dena interesatzen zaio, eta zailtasunak sortzen direnean, irudimen izugarriarekin egiten die aurre. Neskato honek Frida Kahlo du izena.


,

Título original

La muerte de Mikel

Zuzendaria

Imanol Uribe

Gioia

José Ángel Rebolledo, Imanol Uribe

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Aiete Films, Cobra Films, José Esteban Alenda

Mikelen heriotza filmak jorratzen duen gai nagusia intolerantzia da. Filmaren protagonista kostaldeko herri bateko farmazialaria da, zeinak krisi pertsonal bat igaro ondoren, homosexuala dela jakingo duen. Bere bizitza askatasunez, loturarik gabe eta bere joerak ezkutatu gabe bizitzea erabakitzean -batez ere maite duen trabesti batek harengan duen eragin erabakigarriarengatik- bere familiaren eta militatzen duen erakunde politikoaren -ezker abertzaleko talde bat- gaitzespenarekin egiten du topo. Polizia-etxean egun batzuk igaro ondoren, non tortura basatiak jasango dituen iraganean gertatutako gertakari batzuengatik, Mikel bere etxean hilko da, inguruabar arraroetan, espetxetik atera ondoren. Hor dago filmaren gakoa. Nork hil du Mikel? Bere amak, nahiago izan duelako pozoitu herriaren komentarioak jasan behar ez izateko? Jasandako torturen ondorioz hil al da? …


Título original

Mickey 17

Zuzendaria

Bong Joon-ho

Gioia

Bong Joon-ho

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Plan B Entertainment, Offscreen, Kate Street Picture Company, Warner Bros

Mickey 17 "baztergarria" (erabili eta botatzeko langilea) Niflheimeko mundu izoztua kolonizatzera bidali zuten giza espedizio batean. Misioan hil ondoren, gorputz berri batean birsortuko da bere oroitzapen gehienak osorik dituela.


, ,

Título original

El día que la tierra explotó: Looney Tunes

Zuzendaria

Peter Browngardt

Gioia

Kevin Costello

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Warner Bros. Animation

Porkyk eta Lucasek mundua salbatu beharko dute euren buruak kontrolatzeko plan estralurtar sekretu bat aurkitzen dutenean


,

Título original

A Complete Unknown

Zuzendaria

James Mangold

Gioia

Jay Cocks, James Mangold

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Searchlight Pictures

60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko musika eszena eraginkorrean girotua, A Complete Unknownek Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du, kontzertu aretoetara eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bihurtu ziren eta 1965ean Newport Folk Festivalen rock elektrikoko emanaldi apurtzailearekin amaitu zen.

 


, ,

Título original

Conclave

Zuzendaria

Edward Berger

Gioia

Peter Straughan

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Access Entertainment, Filmnation Entertainment

Aita Santuaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala aukeratuko dute munduko erritual sekretu eta zaharrenetako baten buru izateko: Aita Santu berriaren hautaketa. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu batean harrapatuta geratuko da, eta, aldi berean, Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat aurkituko du.


, ,

Título original

Armand

Zuzendaria

Halfdan Ullmann Tøndel

Gioia

Halfdan Ullmann Tøndel

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Eye Eye Pictures, Keplerfilm, ONE TWO Films

Elisabeth eskolako zuzendaritzarekin tutoretza bat egitera deitu dute urgentziaz. Zerbait gertatu da Armand semearen eta haren gelakide Jonen artean, biak 6 urteko mutikoak.


, ,

Título original

Sauvages

Zuzendaria

Claude Barras

Gioia

Claude Barras

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Nadasdy Film, Hélium Films, Haut et Court,

Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.


,

Título original

Giants of la Mancha

Zuzendaria

Gonzalo Gutiérrez

Gioia

Pablo Biondi, Gonzalo Gutiérrez, Carlos Kotkin

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

GF Films, Studio 100 Media, M.A.R.K.13, GGVFX, Studio Isar Animation

Don Kixoteren oinordekoa den 11 urteko Alfontsoren eta bere irudimenezko hiru untxien ondoren, Pancho eta Victoriarekin batera. Adiskidetasunaren poderioz, Mantxako lekuren batean duten sorterri maitea ekaitz handi batetik salbatu dute... Ezinezkoa dena amesten dute, beren beldurrak gainditzen dituzte eta irudimena erabiltzen dute ekaitzaren atzean dagoen benetako indarra aurkitzeko.


,

Título original

...Y eligió el infierno

Zuzendaria

César Fernández Ardavín

Gioia

Alfredo Echegaray, José Antonio Medrano

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Cinematográfica Elsa, Miguel Mezquíriz Eraso

Ekialdeko Alemanian, giza talde batek gogor eta ezkutuan lan egingo du komunismoak jazarritako guztiak aske uzteko, muga pasatzen lagunduz.


Título original

Captain America: Brave New World

Zuzendaria

Julius Onah

Gioia

Malcolm Spellman, Dalan Musson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Marvel Studios, The Walt Disney Company.

Amerika Kapitainaren frankiziako laugarrena pelikula.
Samek bere lider paper berriaren mailan egon beharko du, mehatxu berri batek bere garro ezkutuak nazioartean hedatzen dituen bitartean, politikaren maila gorenera ere iritsiz, Estatu Batuetako presidente Thaddeus Ross jeneral ohiarengana adibidez.


, ,

Título original

Maria

Zuzendaria

Pablo Larraín

Gioia

Steven Knight

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

The Apartment, Komplizen Film, Fabula

Filma Maria Callas sopranoaren bizitzako azken urteetan zentratzen da, Parisen bizi izan zuen isolamendu eta bakardadeak markatutako garai batean, opera agertoki ospetsuenetan mundu mailako ospea lortu ondoren. Narratiba sakon eta emozional baten bidez, filmak bere borroka pertsonal eta profesionalak aztertzen ditu, bere harreman zurrunbilotsuak, batez ere Aristoteles Onassis milioidunarekin, eta nola bere barne deabruek preso bizitzara eraman zuten.


, ,

Título original

Babygirl

Zuzendaria

Halina Reijn

Gioia

Halina Reijn

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

2AM, Man Up Film, A24

Romy goi-mailako exekutiboa da, muturreko sexu-abentura sutsuari hasiera emango diona Samuel bekadun gaztearekin. Romyk lanean izan ohi duen rola irauli egingo du, eta, aginduak ematen dituena izatetik ohean bekadunaren menpe egoteaz gozatzen duena izatera pasatuko da. Ezkontzaz kanpoko harreman horri esker, sexu-askatasunerako bidea aurkituko du, arrisku eta aurreiritziak gorabehera.


, ,

Título original

Vos & Haas redden het bos

Zuzendaria

Mascha Halberstad

Gioia

Fabie Hulsebos

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Submarine, Walking The Dog, Doghouse Films

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna. 


,

Título original

Mufasa: The Lion King

Zuzendaria

Barry Jenkins

Gioia

Jeff Nathanson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Walt Disney Pictures, Fairview Entertainment

Rafikik, Timonek eta Pumbak Mufasaren kondaira kontatuko diote Kiara lehoi-kume gazteari, Simba eta Nalaren alabari. Flashbacken bidez kontatzen da istorioa, eta Mufasa umezurtz, galdu eta bakarrik dagoen kume gisa aurkezten du, harik eta Taka izeneko lehoi atsegin bat ezagutzen duen arte, benetako leinu baten oinordekoa. Halabeharrezko topaketa horrek bidaiari ekin dio, beren patuaren bila dabiltzan ezindu talde bikain baten eskutik. Eta haien loturak proban jarriko dira elkarrekin lanean ari diren bitartean, etsai mehatxatzaile eta hilgarri batengandik ihes egiteko.

,

Título original

Las inquietudes de Shanti Andía

Zuzendaria

Arturo Ruiz Castillo

Gioia

Arturo Ruiz Castillo

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Horizonte Films

Zahartzaro mingotsean, bere bizitzako hainbat garaitan idatzitako egunkari bateko pasarteak biltzen ditu protagonistak. Horrela ezagutzen ditugu Luzaro euskal herrixkan bizi izandako haurtzaroa, Cadizen amestutako gaztaroa, fragatako kapitain gisa izandako zoriontasun eta zoritxarrak eta, batez ere, Juan de Aguirre osabak eragindako lilura, euskal marinel zaharren erakusgarri eta Pio Barojaren eleberriko benetako heroia, haren abenturazko bizitza gorabehera bitxiz josita baitago. Alferrik galdutako bizitzaren kontzientziarekin,Shanti Andiak izugarrizko nostalgia erakusten du itsasoarekiko. Garai batean, gizon gizontsu eta abenturazaleek zeharkatzen zuten itsasoa, eta beti gizarte konbentzionalarekin gatazkan zeuden.


Título original

Emilia Pérez

Zuzendaria

Jacques Audiard

Gioia

Jacques Audiard

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Why Not Productions, Page 114, Pathé

Gainkualifikatuta eta gutxietsita dago Rita. Abokatu-langela handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jaso du: kartelburu beldurgarri bati bere negoziotik erretiratzen laguntzea eta betiko desagertzea, berak beti amestu izan duen emakumea bilakatuz.


, ,

Título original

Itoiz udako sesioak

Zuzendaria

Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka

Gioia

Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Doxa Producciones

Itoiz talde mitikoaren (70eko eta 80ko hamarkadetako euskal musikaren erreferentea) zinta ahaztuen aurkikuntzak eragin katalizatzailea du Juan Carlos Perezengan, eta oso urrun iruditzen zitzaion iraganarekin topo egitera eraman du horrek.

, ,

Título original

All We Imagine as Light

Zuzendaria

Payal Kapadia

Gioia

Payal Kapadia

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Petit Chaos, Another Birth

Mumbain, Prabha erizainaren errutina aldatu egin da, Alemanian lan egiten duen senarraren ustekabeko oparia jaso baitu. Anu pisukidea gazteagoa da, eta hirian mutil-lagunarekin adiskidetzeko toki bat aurkitu nahi du. Kostaldeko hiri batera egindako bidaia bati esker, espazio bat aurkitu dute beren nahiak azaleratzeko.


, ,

Título original

Desmontando un elefante

Zuzendaria

Aitor Echevarría

Gioia

Aitor Echevarría

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Arcadia Motion Pictures, Noodles Production, Pegaso Pictures

Marga (Emma Suárez), arkitekto arrakastatsua, etxera itzuli da, adikzio-arazo batengatik errehabilitazio-zentro batean bi hilabete igaro ondoren. Bere familia isilean bizi izan zen urteetan zehar arazo horrekin. Bere etorreraren ondoren, Marga bere aurreko bizitza berregiten saiatuko da, bere alaba txikia den Blancak (Natalia de Molina), bere amari ematen dion arretak bere harremanei zein dantzari profesionala izateko ametsari nola eragiten dion ikusiko duen bitartean. Urtebete geroago, «elefanteak» beti bezain itzel jarraitzen du. Hala ere, orain, behintzat, denek ikus dezakete.


, ,

Título original

Parthenope

Zuzendaria

Paolo Sorrentino

Gioia

Umberto Contarello, Paolo Sorrentino

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

The Apartment, Saint Laurent, Numero 10, Pathé,

Parthenoperen bizitzaren bidaia luzea, 1950ean jaio zenetik gaur arte. Heroismorik gabeko emakume epopeia, baina askatasunarekiko grina gupidagabez betea, Napoli eta maitasunaren aurpegiak, benetako maitasun alferrikako eta esanezinezko horiek guztiak. Capriren uda perfektua, gaztetasunaren haserrea, segada batean amaitzen dena. Eta gero beste guztiak: napolitarrak, gizon eta emakume, behatuak eta maitatuak, desilusionatuak eta biziak, haien malenkonia olatuak, haien ironia tragikoak eta haien begirada abailduak. Bizitza, arrunta edo gogoangarria, oso luzea izaten daki.Denboraren joanak emozioen errepertorio zabala eskaintzen du. Eta hor, atzean, hain hurbil eta hain urrun, Napoli dago, hiri esanezin hori, liluratu, liluratu, oihu egin, barre egiten duena eta beti dakiena nola egin min.


, ,