Alex Txikonen abentura berria, bere ibilbideko erronkarik gogorrena izateaz gain, alpinismoaren munduko erronkarik ikusgarri edota gogorrena ere bada; hain zuzen ere, Everest, munduko mendirik garaiena, negu partean eskalatzea, oxigeno artifizialik erabili gabe. Bertan, gainera, -60º -ko tenperaturak eta 150 km/orduko haize bortitzak jasan behar izango dituzte.
Orain arte ez du inork ere lortu munduko gailurra duguna, negu partean osorik eskalatzea. Hortaz, erronka gogorra dute aurretik Alex eta bere taldeak, baina lan gogorra egin dute bertara heltzeko eta beraien eskuetan dagoen guztia emango dute.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




