Patxi Usobiaga, 'MUGARIK GABE'

Generoa

Hitzaldia

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Patxi Usobiaga 1980. urtean Eibarren jaiotako eskalatzaile profesional ohia da. Bere ibilbidean zehar asko izan dira lortutako garaipenak, azpimarragarrienak; bi aldiz “World Game” edo munduko kopa txapelduna 2006-2007 urtean, Europako txapelduna 2008an, munduko eskalada txapelduna 2009an, Españako txapeldun bi urtez jarraian 2004-2005an eta amaigabeko zerrenda luzea.

Lesio garrantzitsuak tarteko eta 2010. urtean izandako kotxe istripu larriak eragindako hernia diskalaren ondorioz, eskaladari agur esan behar izan zion eta bizimodu berri bati ongi etorria eman. Gaur egun lehiaketetatik kanpo ibili arren, daukan jardun nagusia bere Puc Series enpresa kudeatzea da eta bertan munduko eskalatzaile hoberenen prestakuntzaz arduratzen da.

“Sin Limites” dokumentala eta ondorengo solasaldia ez daude eskalada bizi eta maite dituztenentzat soilik zuzenduak, bizitzan diziplinarekin helburuak lortzeko gogor saiatzen diren guztientzat baizik.