Nøgen

Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


UNDER ALT: Nøgenen lan berria.
 
Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren azal hau berezkoarekin nahastu arte. Baina zer dago, mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren atzean? Zer dago mozorrotatutako ideal eta amets horien azpian?
Zer dago Under Alt?
Galdera hauen atzetik sortu da Under Alt, Nøgen taldearen bigarren lan luzea. Erantzunak gordinak dira eta ezpalak dituzte. Kanpo azalaren azpian ez dago aringarririk ez metaforarik. Beldurra, orbanak, desira, asperdura, txikitako ametsak, ezinak, damua, malenkonia, loturak eta Liv til døden diskoarekin lotura egiten duen denboraren muga salbaezinaren kontzientzia daude.
Esandako guztia irudi bakar batean laburtzea Markel Idigoras taldekidearen eskutik etorri da. Izan ere, diskoaren azalean, izan nahi genuenaren eta emandako pausoen emaitza gordina, giza azal biluzian bildu du Thomas Ibarrolak ateratako argazkiarekin. Non, azalean ez bada, nabaritzen da denboraren eta bizitzaren higadura?