KORRONTZI + ETORKIZUNA DANTZA

Generoa

Dantza

Duración

60


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


KORRONTZI DANTZAN

Korrontzi folk taldea (Mungia, Bizkaia, 2004) jarrera berberarekin doa bere ibil-bide tradizional, herrikoi eta garaikidearekiko, zintzo eta temati Euskal Herriko musikaren nortasunak gorde, erakutsi eta berrituz unerik une. Korrontzi tal-dearen egunerokotasunaren indarrak egin du etenik gabeko urrats gaurkotuak ematera. Trikitia bihotz eta bizkarrezur bezala hartuta beronekin mundu desber-dinak ezagutu, beti berrikuntzen bila, ikuskizunaren alde. Korrontzi taldea Agus Barandiaranen gidaritzapean hazi eta hazi ari da. Urtero proiektuak erditzen eta musika tradizionalaren sustraietan murgilduta. Atzean ditu bost disko, dis-ko bilduma askotan euren abestiak agertuko dira, ARC diskoetxea ingelesak “Tradition 2.1” diskoa mundu osorako argitaratu du. Taldearentzat egokiena eta onenaren bila. Beti bila, beti egile, beti tradizio, beti garaikide, azkenaldian Eus-kal kulturaren eta trikitiaren enbaxadore. Agidanez, dantzari helduko dio sei-garrenean.