Konpromisoa

Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da,
eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea.
Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua
saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta
Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik
haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Horixe da Tomasen dohain
handia.

Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain
dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen,
zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu
egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako
gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri. Eroslea iristen denean, bi
lagunak elkarri kargu hartzen ari dira, gupidarik gabe.

 

Ikusle hutsa izango al da? Ala arbitro bihurtuko da? Edo, are okerrago, konplot baten biktima?