Gatibu

Generoa

Musika

Duración

0


Hizkuntza

Hizkuntza

Calificación

Calificación


Hamalau urte hauetan ehundaka kontzertu eman izan ditu taldeak Euskal Herriko zazpi kantoietan zehar, aretoak eta plazak leporaino beteaz. 2006an Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen edizioan presente egon zen, besteak beste, Ben Harper & The Innocent Criminals, The Cult, The Cardigans eta Lori Meyers bezalako taldeentzat atariko lanak eginez. 2014an adibidez EHZ jaialdian Ska-P eta Pendulum talde entzutetsuekin agertokia partekatzeko beta izan zuen. Espainia aldetik Madrid, Barcelona, València, A Coruña eta Xixón bezalako hirietara eginak ditu irteera bakan batzuk, hala nola, London, Belfast, Paris, NYC, San Francisco, Los Angeles, Washington eta Mexico DF hirietara atzerriko ateraldiak kontutan izaten baditugu.