Pelikulak

  • X-Men: Fénix Oscura

    Título original

    X-Men: Dark Phoenix

    Director

    Simon Kinberg

    Guión

    Simon Kinberg

    Oraingo honetan X-MEN-ek beraien etsai boteretsuenari aurka egin beharko diote: euren kide, Jean Grey-ri (Sophie Turner). Erreskate misio batean, Jean ia hil egiten du indar kosmiko misteriotsu batek. Etxera itzultzean, infinituki boteretsuagoa dela ohartuko da, baina baita ere ezegonkorragoa. Bere barnean bizi den entitatearekin borrokan, Jean-ek barruko indarrak askatuko ditu, baina ez ditu ez kontrolatzen, ez ulertzen.


  • Los hermanos Sisters

    Título original

    Les Frères Sisters

    Director

    Jacques Audiard

    Guión

    Jacques Audiard

    Charlie eta Eli Sisters Oregon City-n bizi diren bi anai dira eta Komodoroarentzat lan egiten dute, matoi eta borrero gisa.
    Sacramentora bidaiatu behar dute mandatu berriarekin: Hermann Kermit Warm, urre-bilatzailea, erailtzea.
    Eli krisi betean dago, lanaren arriskugarritasunak nahi beste ez bizitzea ekar diezaiokeelako.
    Hermann-ek hori jakitean, ukorik ez egiteko moduko eskaintza egingo dio.


  • Tiempos modernos

    Título original

    Modern Times

    Director

    Charles Chaplin

    Guión

    Charles Chaplin

    Extenuado por el frenético ritmo de la cadena de montaje, un obrero metalúrgico acaba perdiendo la razón. Después de recuperarse en un hospital, sale y es encarcelado por participar en una manifestación en la que se encontraba por casualidad. En la cárcel, también sin pretenderlo, ayuda a controlar un motín, gracias a lo cual queda en libertad. Una vez fuera, reemprende la lucha por la supervivencia en compañía de una joven huérfana a la que conoce en la calle.


  • UglyDolls: Extraordinariamente feos

    Título original

    UglyDolls

    Director

    Kelly Asbury

    Guión

    Larry Stuckey, Blaise Hemingway, Erica Rivinoja

    Ba al dakizu nondik datozen umeekin jolasten diren panpinak? Hiri magiko batetik ezta? Dena perfektua den tokitik.
    Aitzitik, UglyDolls-ak, pelutxezko panpina akastunak, UglyVille-n bizi dira. Inork epaitzen ez dituen eta zoriontsu eta babestuta sentitzen diren munduan.
    Eta zer gertatuko litzateke bi mundu horiek elkartuko balira?
    Hara Moxy pelutxeak bere lagunekin mundu bi horien arteko muga zeharkatzean gertatutakoa: UglyAventura dibertigarri eta eroa.


  • Aladdin

    Título original

    Aladdin

    Director

    Guy Ritchie

    Guión

    John August, Guy Ritchie

    Erdi Aroa. Ekialde Hurbila. Agrabah sultanerria. Aladdin ia erabateko txirotasun egoeran bizi arren sultanaren alaba Jasmine printzesarekin ezkontzea amesten duen mutil gazte bat da. Baina patuak bere bizitza aldatuko du: Sultanaren Bisir Handia den Jafar zitalak Aladdin morroitzat hartuko du eta Leize Magikotik kriseilu miragarria ekar diezaion eskatuko dio.
    Gazteak kriseilua aurkituko du, barruan bizi den Jenioa askatu eta haren lagun egingo da eta …


  • Vitoria, 3 de marzo

    Título original

    Vitoria, 3 de marzo

    Director

    Victor Cabaco

    Guión

    Hector Amado, Juan Ibarrondo

    Euskal Herrian hirurogeita hamarreko hamarkadan Espainiako Poliziak egindako sarraski gogoratuenetakoa da 1976ko martxoaren 3koa.
    Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizaren barruan bilduta zeuden milaka langileren kontra eraso egin zuten indar armatuek negarra eragiteko gasak erabiliz, batzartutako pertsonak eraikinetik kanpora atera zitezen.
    Elizatik ateratzen ari zirela poliziak tirokatu egin zituen langileak. Gerora jakin zenez, 2.000 tiro baino gehiago disparatu zituzten eta bost lagun hil: Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urtekoa, Forjas Alavesas lantegiko langilea; Francisco Aznar Clemente, 17 urtekoa, okindegi-langilea eta ikaslea; Romualdo Barroso Chaparro, 19 urtekoa, Agrator enpresako langilea; Jose Castillo, 32 urtekoa, Grupo Arregui taldeko enpresa bateko langilea; eta Bienvenido Pereda, 30 urtekoa, Grupos Diferenciales enpresako langilea. Beste 150 pertsona ere zauritu zituen poliziak egun hartan.
    Pelikulak horretaz dihardu.


  • Keepers, el misterio del faro

    Título original

    The Vanishing

    Director

    Kristoffer Nyholm

    Guión

    Joe Bone, Celyn Jones

    Thomas (Peter Mullan), James (Gerard Butler) eta Donald (Connor Swindells) Flannan uharteetako itsasargi urrunera iristen diren hiru farozain dira.
    Farora iristean gorabehera askorik gabeko errutina hasiko beraientzat, bakardadeak eta natura basatiak markatua. Baina goizetik gauera irauli egingo zaie egoera eta gauza arraro eta kezkagarriak hasiko zaizkie gertatzen.
    Lasaitasuna tragediak ordeztuko du.


  • Pokémon: Detective Pikachu

    Título original

    Pokémon Detective Pikachu

    Director

    Rob Letterman

    Guión

    Nicole Perlman, Alex Hirsch

    Cuando el gran detective privado Harry Goodman desaparece misteriosamente; Tim, su hijo de 21 años, debe averiguar qué sucedió. En la investigación lo ayuda el antiguo compañero Pokémon de Harry, el Detective Pikachu: un super detective adorable y ocurrente que se asombra incluso a sí mismo. Tim y Pikachu se dan cuenta que increíblemente pueden comunicarse, y unen fuerzas en una aventura para develar el misterio enmarañado. Mientras buscan pistas en las calles resplandecientes de Ryme City, una vasta metrópolis moderna donde los humanos y los Pokémon comparten un mundo real hiperrealista, encuentran distintos personajes Pokémon y descubren un complot impactante que podría destruir la convivencia pacífica y amenazar a todo el universo Pokémon.


  • El niño que pudo ser rey

    Título original

    The Kid Who Would Be King

    Director

    Joe Cornish

    Guión

    Joe Cornish

    Erdi Aroko istorio bat XXI. mendeko Londresen.
    Alex mutil normala delakoan dago, kasualitatez Excalibur aurkitzen duen arte, harrian iltzatutako ezpata magikoa.
    Harrezkero, lagunak eta etsaiak biltzen dabil, Merlin mago ospetsuaren laguntzarekin, mundua akatu nahi duen Morgana sorginari aurre egiteko …


  • Identidad borrada

    Título original

    Boy Erased

    Director

    Joel Edgerton

    Guión

    Joel Edgerton

    Iparramerikako hiri txiki bateko predikari baptista baten semeak behartuta ikusten du bere burua homosexualitatea “sendatzeko” programa batean parte hartzera.
    Hemeretzi urte zituen Jared-ek gurasoei gay zela kontatu zienean. Orduan hasi zitzaizkion presionatzen “osatzeko” terapia batean parte har zezan, familiak, lagunek eta elizak baztertzerik ez bazuen nahi, behintzat.
    Programaren terapeuta nagusiarekin arazoak izango ditu Jared-ek.