Pelikulak

  • El libro de la selva

    Título original

    The Jungle Book

    Director

    Jon Favreau

    Guión

    Justin Marks (Novela: Rudyard Kipling)

    Mowgli-k, oihanean otsoekin hasitako mutikoak, ezagutu duen etxalde bakarra utziko du eta bere burua aurkitzeko bidaia zoragarri bati ekin.


  • Espías desde el cielo

    Título original

    Eye in the Sky

    Director

    Gavin Hood

    Guión

    Guy Hibbert

    Katherine Powell , militar britainiarra, Nairobin dabil talde Beldurraista baten atzetik. Beldurraistena misio suizida dela jakitean, harrapatzea barik hiltzea erabakiko du. Gordelekua suntsitzera doan pilotuak bederatziren bat urteko neskatoa ikusten du inguruan. Zer egin?


  • El niño y la bestia

    Título original

    Bakemono no Ko

    Director

    Mamoru Hosoda

    Guión

    Mamoru Hosoda

    Kyuta Tokion bizi den mutiko bakartia da, eta Kumatetsu fantasiazko mundu batean bizi den naturaz gaindiko izaki isolatua. Egun batean, umeak beste mundurako muga zeharkatuko du eta Kumatetsu ezagutuko, aurrerantzean bere lagun eta gida espirituala izango dena. Orduz geroztik, abentura piloa bizi izango dute elkarrekin.

  • The Lady in the Van

    Título original

    The Lady in the Van

    Director

    Nicholas Hytner

    Guión

    Alan Bennett

    Egun batean, Miss Shepherd-ek furgoneta aparkatuko du Londoneko espaloi batean, Alan Bennett idazlearen etxaurrean. Hasieran gogoz kontrako mesedea zirudiena, bien bizitzak aldatuko dituen harreman bilakatuko da.


  • Hitchcock/Truffaut

    Título original

    Hitchcock/Truffaut

    Director

    Kent Jones

    Guión

    Kent Jones

    François Truffaut-en “Zinea Hitchcock-en arabera” liburuaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Kent Jones zuzendariak gure garaiko zine zuzendari handienetakoak (Martin Scorsese, David Fincher, Richard Linklater, Wes Anderson, James Gray, Olivier Assayas…) gonbidatuko ditu suspensearen maisuaz pentsatzen dutena partekatzera.


  • Iparraldeko Norman

    Título original

    Norm of the North

    Director

    Trevor Wall

    Guión

    Jack Donaldson, Derek Elliott

    Norman ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Baina dohain berezi bat du: Bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du!  Vera marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputzarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.


  • El héroe de Berlín

    Título original

    Race

    Director

    Stephen Hopkins

    Guión

    Joe Shrapnel, Anna Waterhouse

    Benetako gertaeretan oinarritua. Jesse Owens atleta mitikoaren historia kontatzen du. Berlin. 1936ko Joko Olinpikoak. Munduko marka guztiak hausten ditu Owensek abiaduran, Adolf Hitlerren “aryan” arrazaren nagusitasunaren teoria hankaz gora jaurtiz.


  • Capitán América: Civil War

    Título original

    Capitán América: Civil War

    Director

    Anthony Russo, Joe Russo

    Guión

    Christopher Markus, Stephen McFeely

    Nazioarteko istilu batean inplikatuta agertuko dira Mendekatzaileak. Presio politikoak handitzen doaz super-heroien zerbitzuak noiz kontratatu behar diren zehazteko. Egoera berriak Mendekatzaileen taldea zatitu egingo du.


  • O los tres o ninguno

    Título original

    O los tres o ninguno

    Director

    Kheiron

    Guión

    Kheiron

    Kheiron txikiaren guraso Hibat eta Fereshteh-ek Iraneko herrixka batetik Parisera egin zuten bidaia kontatzen du. Zuzendariaren autobiografian oinarritua.


  • Alvin y las ardillas: Fiesta sobre ruedas

    Título original

    Alvin and the Chipmunks: The Road Chip

    Director

    Walt Becker

    Guión

    Ross Bagdasarian, Janice Karman

    Alvin, Simon eta Theodore, hiru katagorri abeslariak eta euren lagun Dave izan duten arrakasta ospatzen ari dira: festak, paparazziak ... Baina aldaketa datorkie ate joka, Dave-k iragarri baitie neskalaguna duela, Samantha , emakume erakargarria, katagorriek begiko ez duten Miles nerabearen ama.