Pelikulak
Hotel Transilvania 2
Título original
Hotel Transilvania 2
Director
Genndy Tartakovsky
Guión
Adam Sandler, Robert Smigel
Jaio zenetik bizi izan da Mavis luxuzko Transylvania hotelean, munstroak gizakiengandik babesteko eraikitako hotela berau. Mavis adinez nagusi egitera doa; hori ospatzeko, bere aitak, Drakula kondeak, festa bat antolatu du eta familiaren lagunik onenak konbidatu ditu bertara: Frankenstein, Gizon Ikustezina, Momia…, baina gizon bat ere badoa ospakizunera eta Mavis-ez maiteminduko da.
Sicario
Mugan, Estatu Batuen eta Mexikoren artekoan, FBIko agente gazte eta idealista den emakumea kontratatuko du Gobernuaren eliteko indarretako ofizial batek, narkotrafikoaren aurkako gerran aritzeko. Iragan iluneko aholkulari misteriotsu baten laguntza izango du taldeak bidaia klandestino bat egiteko. Bidaian, emakumeak sinisten duen guztia jarriko du zalantzan, bizirauteko.
Pan (Viaje a Nunca Jamás)
Peter (Levi Miller) 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko konbateetan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da. Tigrilla (Rooney Mara) gerlariaren eta ezagutu berri duen Garfio Kapitainaren laguntzaz, Peterrek Bizarbeltz pirata bihotz-gabea garaitu beharko du Sekula Betiko lurraldea salbatu eta bere ametsa betetzeko: PAN, Sekula Betirako Bidaiako heroia bihurtzea.
Amama
Una historia familiar. El conflicto entre lo urbano y lo rural, entre pasado y presente, padres e hijos. Dos formas opuestas de entender la existencia, y una abuela que observa el mundo desde el más elocuente de los silencios
Ocho apellidos catalanes
Título original
Ocho apellidos catalanes
Director
Emilio Martínez-Lázaro
Guión
Borja Cobeaga, Diego San José
Rafarekin (Dani Rovira) izan duen harremana eten eta gero, Amaia (Clara Lago) katalan batekin maiteminduko da. Horren berri izan duenean, Amairen aita Koldo (Karra Elejalde) haserre bizian jarriko da, eta Sevillara doa Rafaren bila, Amaia erreskatatzera joateko elkarrekin Kataluniara.
El puente de los espías
Título original
Bridge of Spies
Director
Steven Spielberg
Guión
Matt Charman, Ethan Coen, Joel Coen
AEBren eta Sobietar Batasunaren arteko gerra hotzean, CIAk enkargu bat egingo dio Brooklyn-eko (Nueva York) James Donovan (Tom Hanks) abokatuari: negoziatzeko Sobietar Batasunak bahituta duen pilotu estatubatuar baten askatasuna.
El viaje de Arlo
Zer gertatuko zen dinosauroak desagerrarazi zituen asteroideak Lurrik jo ez balu? Pelikulak dinosauroen mundura egiten du dzanga. Arlo izeneko apatosaurusa gizaki baten lagun egingo da eta paisaia misteriotsu batetik bidaiatzen duten bitartean, Arlok bere beldurrei aurre egiten ikasiko du.
Star Wars: El despertar de la Fuerza
Título original
Star Wars. Episode VII: The Force Awakens
Director
J.J. Abrams
Guión
J.J. Abrams, Lawrence Kasdan
Luke Skywalker ordena berrezartzen ahalegintzen ari da galaxian; bitartean, Leia eta Han Solo Errepublika Berriarekin ari dira lanean Inperioaren hondarren aurka.
Paulina
Título original
La patota
Director
Santiago Mitre
Guión
Mariano Llinás, Santiago Mitre
Paulina, abokatu gaztea, bere jaioterrira itzultzen da gizarte lanetan aritzeko. Giza eskubideak defenditzen jardungo du hiriaren kanpoaldeko eremuetan. Laneko bigarren astean “patota” (taldea) batek eraso egingo dio.
Truman
Concierto - Compra Online
Txiki Rock - Euskaraz
Comprar entrada

Ekimen honek, etxeko txikienak Euskal Herriko rock musikan hasi eta hezi nahi ditu, berain gurasoak gazte ziren garaiko taldeak gogoraraziz eta familian kantu ezagunekin gozatzeko aukera emanez.
Concierto - Compra online
Urtz - Bira akustikoa
Comprar entrada

Urtz, 1988. urtean Pasaian sortutako rock musika taldea da. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten. Jarraian, Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) argitaratu eta Kaixo! abestia taldearen ospeltsuenetariko bat bilakatu zen. Ondorengo diskoek, Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren estudio albumak, diskoetxe eta hainbat taldekide aldaketa ekarri zituen eta ondorioz, 2003ko urrian taldeak banatzea erabaki zuen. Hamar urteko isilunearen ostean, eszenatokietara itzuli ziren Astiro (2013) diskoarekin Durangoko azokan.




