Drama
Título original
Campeonex
Zuzendaria
Javier Fesser
Gioia
Javier Fesser, Athenea Mata, David Marqués
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Morena Films, Películas Pendelton
“Campeones" taldea saskibaloia utzi eta atletismoko mundu liluragarrian sartuko da entrenatzaile berri baten eskutik. Diziplina berriaren eskakizun gogorren eta entrenatzaileak era guztietako zoritxarrak eta lazeriak erakartzeko duen gaitasun harrigarriaren artean, dena alderantziz aterako da.
Título original
Call Jane
Zuzendaria
Phyllis Nagy
Gioia
Hayley Schore, Roshan Sethi
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
FirstGen Content, Ingenious Media
Chicago, 1968. Joy (Elizabeth Banks) etxekoandreak bizitza normala darama senarrarekin eta alabarekin, hiria eta nazioa asaldura politiko bortitz baten atarian dauden bitartean.
Baina haurdun geratzen denean desiratu gabe eta bere osasunerako arrisku hilgarriarekin, inor ez dago laguntzeko prest, ezin delako legez abortatu.
Bere egoerari irtenbide bat aurkitzeko egin duen bidaiak Virginia (Sigourney Weaver) buru duen emakumeen erakunde klandestino bateraino eramango du.
Título original
Oppenheimer
Zuzendaria
Christopher Nolan
Gioia
Christopher Nolan
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Universal Pictures, Atlas Entertainment,
J. Robert Oppenheimer fisikariari eta bonba atomikoaren garatzaile gisa duen paperari buruzko filma.
Kai Bird eta Martin J. Sherwinen 'American Prometheus: The Triumph and Tragedy of J. Robert Oppenheimer' liburuan oinarritua.
Título original
All About Eve
Zuzendaria
Joseph L. Mankiewicz
Gioia
Joseph L. Mankiewicz
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
20th Century Fox.
Eva gazteak (Anne Baxter), aktore bihurtu nahi du eta eszenatokietan arrakasta lortu; horretarako, antzezle talde batean sartuko da eta New Yorkeko eszenako dama handia den Margo Channing (Bette Davis) aktore ospetsu eta beteranoaren lagun eta isilmandatari bihurtuko.
Antzezteko gogoak eta jeloskortasunak ikaskideei traizio egitera eramango dute.
Bere bidean gurutzatzen den oro zapaltzen du: idazleak, zuzendariak, ekoizleak...
Antzerki-kritikari buruargi bat bakarrik hasten da bere itxura gozoaren atzean zer ezkutatzen den asmatzen, bera bakarrik da gai "Eva biluzik" ikusteko.
Título original
Da cven vicekvet (And Then We Danced)
Zuzendaria
Levan Akin
Gioia
Levan Akin
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
AMA Productions, RMV Film
Merab oso gaztea zenetik ari da entseatzen Georgiako Dantza Konpainia Nazionalean, Mary dantza-bikotearekin.
Bat-batean, bere bizitza irauli egingo da Irakli arduragabe eta karismatikoa agertzean, bere aurkaririk boteretsuen eta bere desio objektu nagusi bihurtuko baita.
Giro kontserbadorean, Merabek dena askatzeko eta arriskatzeko beharrari egin behar dio aurre.
Título original
The Great Escape
Zuzendaria
John Sturges
Gioia
James Clavell, W.R. Burnett.
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
The Mirisch Corporation.
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Nazien kontzentrazio-esparru batean preso dauden ofizial ingelesen eta iparramerikarren talde batek berrehun eta berrogeita hamar presok parte hartuko duen ihesaldia antolatu nahi du. Plana aurrera eramateko, hiru tunel zulatzen hasiko dira.
Título original
Upon Entry
Zuzendaria
Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vasquez
Gioia
Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vasquez
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Zabriskie Films, Basque Films
Diego, hirigile venezuelarra, eta Elena, Bartzelonako dantzaria, Estatu Batuetara joango dira, bisak onartuta, bizitza berri bati ekiteko. Beraien asmoa karrera profesionalak bultzatzea eta "aukeren lurraldean" familia bat osatzea da. Baina New Yorkeko aireportuko immigrazio-gunean sartzean, bigarren mailako ikuskapen-gelara eramaten dituzte. Bertan, aduana-agenteek ikuskapen-prozesu desatsegin bat eta psikologikoki nekagarria den galdeketa bat egiten diete, bikoteak ezkutatzeko zerbait izan dezakeen jakiteko asmoz.
Título original
Master Gardener
Zuzendaria
Paul Schrader
Gioia
Paul Schrader
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Kojo Studios, Curmudgeon Films
Narvel Roth Gracewood Gardenseko baratzezain zorrotza da. Etxalde zoragarri eta historiko honetako lorategiak zaintzeaz gain, Havernhill alargun aberatsari atsegin ematen dio. Baina kaosa nagusitzen da Narvelen existentzia ordenatuan, Haverhill andreak bere iloba Maya errebelde eta arazotsua ikastun gisa hartzeko eskatzen dionean. Egoera berri honek iraganaldi bortitz baten sekretu ilunak azaleratuko ditu, eta hori ere mehatxu bat da guztiontzat.
Título original
To Kill a Mockingbird
Zuzendaria
Robert Mulligan
Gioia
Horton Foote
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Pakula-Mulligan Production
Depresio Handiaren garaian, hegoaldeko herri batean, Atticus Finch (Gregory Peck) emakume zuri bat bortxatzeagatik akusatutako gizon beltz bat defendatzen duen abokatua da.
Gizonaren errugabetasuna nabaria bada ere, epaimahaiaren epaia hain da aurreikusteko modukoa, ezen ezein abokatuk ez lukeela kasua onartuko, Atticus Finchek izan ezik, hiriko hiritar errespetagarrienak.
Errugabe baten defentsa errukior eta ausartak etsaitasunak dakarzkio, baina amarik gabeko bi semeen begirunea eta miresmena ematen dizkio.
Título original
Las buenas compañías
Zuzendaria
Sílvia Munt
Gioia
Sílvia Munt, Jorge Gil Munárriz
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Irusoin, Oberon Media
1976ko uda. Beak (Alicia Falco) 16 urte ditu, eta emakume-talde batekin ari da lankidetzan kausa feministaren eta abortatzeko eskubidearen alde. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da: Beak oso adiskidetasun berezia izango du Mirenekin (Elena Tarrats), bera baino zertxobait zaharragoa eta familia onekoa den neskarekin.
Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori.