Drama
Título original
Da cven vicekvet (And Then We Danced)
Zuzendaria
Levan Akin
Gioia
Levan Akin
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
AMA Productions, RMV Film
Merab oso gaztea zenetik ari da entseatzen Georgiako Dantza Konpainia Nazionalean, Mary dantza-bikotearekin.
Bat-batean, bere bizitza irauli egingo da Irakli arduragabe eta karismatikoa agertzean, bere aurkaririk boteretsuen eta bere desio objektu nagusi bihurtuko baita.
Giro kontserbadorean, Merabek dena askatzeko eta arriskatzeko beharrari egin behar dio aurre.
Título original
The Great Escape
Zuzendaria
John Sturges
Gioia
James Clavell, W.R. Burnett.
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
The Mirisch Corporation.
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Nazien kontzentrazio-esparru batean preso dauden ofizial ingelesen eta iparramerikarren talde batek berrehun eta berrogeita hamar presok parte hartuko duen ihesaldia antolatu nahi du. Plana aurrera eramateko, hiru tunel zulatzen hasiko dira.
Título original
Upon Entry
Zuzendaria
Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vasquez
Gioia
Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vasquez
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Zabriskie Films, Basque Films
Diego, hirigile venezuelarra, eta Elena, Bartzelonako dantzaria, Estatu Batuetara joango dira, bisak onartuta, bizitza berri bati ekiteko. Beraien asmoa karrera profesionalak bultzatzea eta "aukeren lurraldean" familia bat osatzea da. Baina New Yorkeko aireportuko immigrazio-gunean sartzean, bigarren mailako ikuskapen-gelara eramaten dituzte. Bertan, aduana-agenteek ikuskapen-prozesu desatsegin bat eta psikologikoki nekagarria den galdeketa bat egiten diete, bikoteak ezkutatzeko zerbait izan dezakeen jakiteko asmoz.
Título original
Master Gardener
Zuzendaria
Paul Schrader
Gioia
Paul Schrader
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Kojo Studios, Curmudgeon Films
Narvel Roth Gracewood Gardenseko baratzezain zorrotza da. Etxalde zoragarri eta historiko honetako lorategiak zaintzeaz gain, Havernhill alargun aberatsari atsegin ematen dio. Baina kaosa nagusitzen da Narvelen existentzia ordenatuan, Haverhill andreak bere iloba Maya errebelde eta arazotsua ikastun gisa hartzeko eskatzen dionean. Egoera berri honek iraganaldi bortitz baten sekretu ilunak azaleratuko ditu, eta hori ere mehatxu bat da guztiontzat.
Título original
To Kill a Mockingbird
Zuzendaria
Robert Mulligan
Gioia
Horton Foote
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Pakula-Mulligan Production
Depresio Handiaren garaian, hegoaldeko herri batean, Atticus Finch (Gregory Peck) emakume zuri bat bortxatzeagatik akusatutako gizon beltz bat defendatzen duen abokatua da.
Gizonaren errugabetasuna nabaria bada ere, epaimahaiaren epaia hain da aurreikusteko modukoa, ezen ezein abokatuk ez lukeela kasua onartuko, Atticus Finchek izan ezik, hiriko hiritar errespetagarrienak.
Errugabe baten defentsa errukior eta ausartak etsaitasunak dakarzkio, baina amarik gabeko bi semeen begirunea eta miresmena ematen dizkio.
Título original
Las buenas compañías
Zuzendaria
Sílvia Munt
Gioia
Sílvia Munt, Jorge Gil Munárriz
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Irusoin, Oberon Media
1976ko uda. Beak (Alicia Falco) 16 urte ditu, eta emakume-talde batekin ari da lankidetzan kausa feministaren eta abortatzeko eskubidearen alde. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da: Beak oso adiskidetasun berezia izango du Mirenekin (Elena Tarrats), bera baino zertxobait zaharragoa eta familia onekoa den neskarekin.
Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori.
Título original
Los buenos modales
Zuzendaria
Marta Díaz
Gioia
Marta Díaz, Zebina Guerra
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Escándalo Films, Atresmedia Cine
Manuela eta Rosario bi ahizpa dira, familiako sekretu baten ondorioz urteetan elkarri hitzik egin gabe egon ondoren, biloben urtebetetzean berriz elkartuko direnak. Haurrek beren zaintzaileei esker ezagutu dute elkar, Trini eta Milagros lagun banaezinak baitira, bizitza osoko bizilagunak.
Txikiak bereizten dituen gatazkaren berri jakin bezain laster, zaintzaileak familiak adiskidetzen saiatuko dira.
Título original
20.000 especies de abejas
Zuzendaria
Estibaliz Urresola Solaguren
Gioia
Estibaliz Urresola Solaguren
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Gariza Films, Inicia Films
Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat gainerakoen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua ezagutzen izen horretan, ezta besteen begiradan ere. Ane amak (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han bizi da ama Lita (Itziar Lazkano) eta izeba Lourdes (Ane Gabarain), erle-hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin lotuta. Bizitza aldatuko zaien uda horretan, hiru belaunaldietako emakumeek beraien zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.
Título original
AIR
Zuzendaria
Ben Affleck
Gioia
Alex Convery, Ben Affleck, Matt Damon
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Metro-Goldwyn-Mayer
Michael Jordan -une horretan hasiberria zena- eta Nike saskibaloiko sekzio hasiberriaren arteko elkartze sinestezin eta iraultzailea kontatzen du, kirol eta kultura garaikidearen mundua irauliko zuena Air Jordan markarekin. Konbentzionala ez den talde baten ibilbidea definitu zuen apustu ausarta kontatzen du, semearen talentu itzelaren balioa ezagutzen duen ama baten ikuspegi gupidagabea eta saskibaloiaren fenomenoa …
Título original
Here We Are
Zuzendaria
Nir Bergman
Gioia
Dana Idisis
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Spiro Films, Rosamont
Aharonek bizitza osoa eman du Uri semea hazten. Elkarrekin bizi dira errutina atsegin batean, mundu errealetik urrun. Uri autista da eta nahikoa heldua da etxe espezializatu batera joateko. Erakundera bidean, Aharonek semearekin ihes egitea erabakitzen du, nahi eta jakin Uri ez dagoela banatzeko prest. Baina ez ote da aita prest ez dagoena?





