12

Ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzat.

Título original

Wuthering Heights

Zuzendaria

William Wyler

Gioia

Ben Hecht, Charles MacArthur

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Samuel Goldwyn Company, United Artists

Emily Brönteren eleberri bakarraren egokitzapenik onenetakoa, Ellis Bell ezizenarekin argitaratua eta literatura ingeleseko klasikotzat hartua. Elur-ekaitz gogor batek atzerritar bat Heathcliff  misteriotsuaren etxe ilun batean babestera behartuko du. Maitasun zapuztu batek bihurtu omen du Heathcliff bizitzeko gogorik gabeko gizon.
Ibiltari galduak, gero eta jakin-min eta intriga gehiagorekin, maitasun istorio liluragarri baina triste hori entzungo du. Entzungo du nola gizon horrek Cathy galdu zuen, bere bizitzako maitasun handia, eta nola bere arima itzaltzen joan zen maitasunak irauten zuen bitartean.

 


Título original

Valle de sombras

Zuzendaria

Salvador Calvo

Gioia

Alejandro Hernández

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

La Terraza Films, Ikiru Films

Himalayako mendikatea, 1999. Quiquek, Clarak eta Lucas txikiak lehen oporrak elkarrekin bizitzeko aukera izango dute Indiako iparraldean. Gau batean, ekaitz betean lo daudela, bidelapur batzuen eraso bortitza jasango dute. Handik ordu batzuetara, bertako batek Quique erreskatatu eta mendietako herrixka isolatu batera eramango du. Han, inkomunikatuta eta zibilizaziora itzultzeko aukerarik gabe, negua iritsi arte egon beharko du, herrixkatik irteteko bide bakarra ibai izoztua baita. Itzulerako bideak, Himalayaren bihotzean ikasitako guztia erakusteko aukera eskainiko dio Quiqueri.


Título original

The Holdovers

Zuzendaria

Alexander Payne

Gioia

David Hemingson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

CAA Media Finance

Paul Hunham, eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle mordoa zaintzeko.
Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura sortuko dio haietako batekin, traumaz jositako mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen semea galdu berri duen eskolako sukaldari-buruarekin.


Título original

Aquaman and The Lost Kingdom

Zuzendaria

James Wan

Gioia

David Johnson

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

DC Entertainment, Warner Bros.

Atlantiseko errege Aquamanek bizia arriskuan duten milioika itsas izaki zaindu behar ditu, Black Manta bere etsaiak, aitaren heriotza mendekatzeko, Aquaman garaitu eta bere erreinua errauts bihurtu nahi baitu.


Título original

The Old Oak

Zuzendaria

Ken Loach

Gioia

Paul Laverty

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Sixteen Films, Why Not Productions.

Geratzen den azken pubaren etorkizuna kontatzen da pelikulan. The Old Oak du izena eta Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri batean dago kokatuta, non jendea lurra uzten ari den meategiak itxi ahala. Etxeak merkeak direnez, eta eskuragarri daudenez, leku ezin hobea da errefuxiatu siriarrentzat.


Título original

Matria

Zuzendaria

Álvaro Gago Díaz

Gioia

Álvaro Gago Díaz

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Matriuska Producciones, Avalon P.C, Ringo Media

Ramona, berrogei urteko emakumea, Galiziako kostaldeko herri batean bizi da, tentsio pertsonal eta ezegonkorrean murgilduta.
Malabarismoak eta lan ugari egiten ditu Estrella alabari etorkizun hobea emateko.
Estrella bere bidea hartzeko prest dagoenean, konturatuko da Ramona, lehen aldiz, zerbait egin dezakeela bere kabuz.


Título original

Anatomie d'une chut

Zuzendaria

Justine Triet

Gioia

Arthur Harari, Justine Triet

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Les Films Pelléas, Les Films de Pierre

Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezingo du argitu suizidioa edo homizidioa zer izan den. Sandra atxilotu eta epaitu egingo dute hilketagatik, eta prozesuak bere harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jarriko ditu jomugan.


Título original

El maestro que prometió el mar

Zuzendaria

Patricia Font

Gioia

Albert Val

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Minoria Absoluta, Lastor Media

Ariadnak bere aitonak Gerra Zibilean desagertutako aitaren gorpuzkiak aspalditik bilatzen dituela jakingo du. Laguntzera deliberatuta, Burgosera joango da, hobi komun batetik hezurrak ateratzen ari diren lekura. Bertan dagoen bitartean, Antoni Benaiges Tarragonako maisu gaztearen istorioa ezagutuko du. Metodo pedagogiko berritzaile baten bidez, Antonik bere ikasleak inspiratu zituen eta promesa bat egin zien: itsasoa ikustera eramatea.

 


Título original

Lucky

Zuzendaria

John Carroll Lynch

Gioia

John Carroll Lynch

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Avalon Films

Bere garaikideak baino gehiago biziraun ondoren, "Lucky" agurea bere bizitzaren azken zatian dago, eta bere burua aurkitzeko bidaia batean sartuko da.

 


Título original

Todos los nombres de Dios

Zuzendaria

Daniel Calparsoro

Gioia

Gemma Ventura

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Todos Los Nombres De Dios AIE, TriPictures, Second Gen Pictures

Atentatu baten ondoren, Santi bahitutzat hartzen du Hamzak, bizirik atera den terrorista bakarrak. Santi giza bonba bihurtuko da, Madrilgo Kale Nagusian lehergailuz betetako txaleko batekin ibiltzen. Inteligentzia zerbitzuek, larrialdiek eta baita komunikabideek ere, indarrak batuko dituzte Santiren bizia salbatzeko, ustekabeko ondorioak izango dituen baliabideen hedapen ikaragarrian.

 


Subscribe to 12