7
Ez da gomendagarria 7 urtetik beherakoentzat.
Título original
La casa
Zuzendaria
Álex Montoya
Gioia
Álex Montoya, Joana M. Ortueta
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
RAW Producciones, Nakamura Films, Haciendo la casa, RTVE
Aita hil ondoren, hiru anai-arreba familiaren etxean elkartu dira, haurtzaroko uda eman zuten etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabaki behar da, eta hori uste baino zailagoa izango da. 2020an Eisner Saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarritua.
Título original
The Magnificent Seven
Zuzendaria
John Sturges
Gioia
William S. Roberts
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
The Mirisch Corporation, Alpha Productions
Mexikoko herri bateko biztanle xumeak, nekazaritzatik apal-apal bizi direnak, uztengatik zergak ordaintzeko eskatzen dien gaizkile talde gupidagabe baten menpe daude. Euren burua defendatzeko, zazpi pistolariren zerbitzua kontratatzea erabakiko dute, zazpi mertzenario gupidagabe, zein baino zein abilago armak erabiltzen.
Título original
Wicked Little Letters
Zuzendaria
Thea Sharrock
Gioia
Jonny Sweet
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Blueprint Pictures, South of the River Pictures,
20ko hamarkada. Kostaldeko Littlehampton hirian, Edith Swan debotoa eta herriko beste biztanle batzuk gutun eskandalagarriak jasotzen hasiko dira, hizkera xelebre bezain lizunarekin. Gutunek herria suntsitzen jarraitzen duten bitartean, Gladys Moss polizia agentea lanean jarriko da misterioa argitzeko eta nahaste-borraste honen benetako erruduna harrapatzeko xedez.
Título original
Godzilla x Kong: The New Empire
Zuzendaria
Adam Wingard
Gioia
Terry Rossio, Simon Barrett
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Legendary Pictures, Screen Queensland, Warner Bros
Abentura zinematografiko guztiz berria, Kong ahalguztiduna eta Godzilla beldurgarria gure munduan ezkutatutako mehatxu ezezagun itzel baten aurka jarriko dituena. Film epiko berriak Calavera uharteko titanen istorioetan, jatorrian eta misterioetan sakonduko du, eta, aldi berean, aparteko izaki horiek eratzen eta gizadiarekin betiko lotzen lagundu zuen gudu mitikoa deskubrituko du.
Título original
Das Lehrerzimmer
Zuzendaria
Ilker Çatak
Gioia
Johannes Duncker, Ilker Çatak
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
if... Productions, ARTE, ZDF
Carla Nowak, matematika eta kiroletako irakasle idealista, bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko da lanean. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta bere ikasleetako bat susmopean dagoenean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakiko du. Carla guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatuko da, baina eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin beharko die.
Título original
Poor Things
Zuzendaria
Yorgos Lanthimos
Gioia
Tony McNamara
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Film4 Productions, Fox Searchlight
Godwin Baxter doktore zientzialariak berpiztutako neska gaztea da Bella. Baxterren babespean, Bella ikasteko irrikaz bizi da. Falta zaion munduaz gosetuta, Bella Duncan Wedderburnekin, abokatu sofistikatu eta maltzurrarekin, ihes egiten ari da kontinenteetan zeharreko abentura zoroan. Bere garaiko aurreiritzietatik aske, Bella irmo agertzen da berdintasuna eta askapena defendatzeko asmoan.
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
SINOPSIA
“Baginaren bakarrizketak”, elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 2000 emakumeei egin zieten elkarrizketa. Emakumeak euren Sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira.
“Baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek ematen diete ahotsa sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: EVE ENSLER
Itzulpena: INMA INFIESTA
Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
Zuzendari laguntzailea: MARTIN AGIRRE
Aktoreak: AINHOA ETXEBARRIA, ITZIAR URRETABIZKAIA, INTZA ALKAIN
Eszenografia: LA REVOLTOSA
Jantziak eta atrezzoa: JOSUNE ARREGI
Argiztapena: JULEN ZABALLA
Teknikaria: ALFREDO MEDINA LIRIO
Argazkiak: MANIX DIAZ DE RADA
Kartela: ASIER SANCHO SENOSIAIN
Inprimategia: ONLINE PRINTERS
Ekoizle burua: XABIER AGIRRE
Título original
Plácido
Zuzendaria
Luis García Berlanga
Gioia
Rafael Azcona, Luis García Berlanga
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Jet Films
Probintziako hiri txiki batean, burges alfer batzuei Gabonetako kanpaina bat antolatzea bururatu zaie. Kanpainaren leloa hau da: "Eseri txiro bat zure mahaian". Kontua da behartsuenek Gabon gaueko afaria familia aberatsekin partekatzea. Placido bere motokarroarekin kabalgatan parte hartzeko kontratatuko dute, baina arazo bat sortuko zaio, egun horretan iraungitzen dela bere bizibide bakarra den ibilgailua ordaintzeko epea.
Título original
Ocho apellidos marroquís
Zuzendaria
Álvaro Fernández Armero
Gioia
Daniel Castro
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Telecinco Cinema, Cantabria Film Comission
Carmenek Jose Maria senar eta familiako patriarkaren azken nahia bete nahi du: 'Sardinete' ontzia berreskuratzea, bere flotako lehen arrantza-ontzia, Marokoko portu batean ainguratuta dagoena. Kantabriatik Marokora egingo duen bidaian, Begoña alaba eta haren senar ohi Guillermo izango ditu lagun. Talka kulturalen artean, gainera, Jose Mariaren sekretu handi bat ezagutuko dute: Hamida, bere beste alaba.
Título original
Saben aquell
Zuzendaria
David Trueba
Gioia
David Trueba, Albert Espinosa
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Ikiru Films, Atresmedia Cine
Eugenio umoristaren lehen urteei buruzko komedia da.
Bartzelona, 60ko hamarkadaren amaiera. Eugenio Jofra bitxigile gazteak Conchita ezagutuko du eta une berean berataz maiteminduko da.
Eugènek gitarra jotzen ikasiko du Conchitari laguntzeko, eta, horretarako, beldur eszenikoaren aurka borrokatu beharko du. Horrela hasten da "Els dos" en ibilbide musikala.
Conchitak bi astez Bartzelonatik alde egin behar duenean, Eugenio konbentzitzen du berak bakarrik egin ditzan emanaldiak. Itzultzen denean, Eugène hiriko underground umorearen fenomeno bihurtu da. Pixkanaka, bien artean pertsonaia eraikitzen joango dira: betaurrekoak, alkandora beltza, taburetea, zigarroak eta hodi-edalontzia…