Euskara

Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


“Lagunak” udako kanta aurkeztu ondoren, Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten.

Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


“Lagunak” udako kanta aurkeztu ondoren, Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten.

Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


as

Generoa

Musika

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) zortu zuten Lorelei taldea 1990eko hamarkadan. 20 urteren ostean, eszenatokietara itzuliko dira Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariekin batera. Taldearen pop-rock kantuei errepasoa emango diote.


Generoa

Musika

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


 

Mikel Markez Ibarguren (Errenteria, Gipuzkoa, 1971ko urriaren 4a) euskal abeslaria da. 15 urterekin gitarra jotzen hasi zen, eta 16 urterekin lehen kantuak egiten. Jendaurrean abesten 1988ko udan hasi zen, eta 1991an Eta etorri egin zait izenburuko bere lehenbiziko LPa argitaratu zuen.

Olerkia eta musika uztartzen duten hainbat ikuskizunetan parte hartu du, eta haietatik ezagunenak hauek izan dira: Tribuaren hitz galduak (1997), Abiadura handiko urte baten kronika (2002) eta Tabuak saltsa berdean (2007). Azken horretan, Pako Aristi idazle eta olerkariarekin batera. Lankidetza horren ondorio izan zen Dena hankaz gora diskoa.

Esti Markez (Aia, Gipuzkoa, 1999) Euskal Herriko abeslaria da. 2020a arte, Mikel Markez aitarekin aritu da kantuan, baina lehenengo bakarkako abestiak aterako ditu azaroan, Azal berritzen diskoan. Oroitzapenek esnatu naute[1] singlea kaleratu zuen 2020ko azaroan eta Printzesak eta printzeak[2] bere bigarren bideoklipa 2021eko martxoan.


Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Calificación



Egilea
Anthony Neilson
Zuzendaria
Getari Etxegarai
Antzezleak
Ane Gabarain
Mikel Laskurain

Sinopsia

Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. “Gabezia” horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia, barra-barra, eta baita une mingarriak ere, “galdutako sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.

Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak. Ikuslegoa hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa.


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainontzeko lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira?...


Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


 

 

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua.
Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa.

Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz.
Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin.
Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

 

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.

Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin.

Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.


Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da,
eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea.
Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua
saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta
Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik
haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Horixe da Tomasen dohain
handia.

Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain
dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen,
zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu
egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako
gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri. Eroslea iristen denean, bi
lagunak elkarri kargu hartzen ari dira, gupidarik gabe.

 

Ikusle hutsa izango al da? Ala arbitro bihurtuko da? Edo, are okerrago, konplot baten biktima?


Generoa

Antzerkia

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


ikuskizun berezian, Ene Kantak taldeko abestirik dantzagarrienak eta
ospetsuenak eramaten dira oholtzara. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta
pantailan agertuko diren bideoen laguntzarekin, hainbat ipuin eta istorio
ezberdin kontatuko dizkigute abesti guztiak uztartuz. Dantza eta kolorez
jositako abentura honetan, Astonauta bide lagun izango dute, etxeko txikiengan
irribarrea eragin eta giroa alaitzeko.


Subscribe to Euskara