Euskara

Título original

Meñique y el espejo mágico

Zuzendaria

Ernesto Padrón

Gioia

Ernesto Padrón

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Ficción Producciones e ICAIC

Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz. Zuhaitza bota eta ur-putzua zabaltzen duenari opari bikainak eskaini dizkio erregek; markes titulua eta bere alaba Denise emaztetzat, alegia. Tom Txiki harritu samar geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela konturatzean, batez ere txiroen artean bere harrapakina banatzen duen lapur misteriotsu batekin maitemindu delako. Tom Txikik ez daki, ordea, jauregia estaltzen duen zuhaitz erraldoia Barusa sorginaren lana izan dela, eta hura erregeren aurka mendeku bila dabilela. Barusaren asmoa erregek kutxa gotor batean gordetzen duen altxor baliotsu bat ostea da eta Edecan bere semea printzesarekin ezkontzea. Gure heroi txikiak erronka guztiak gaindituko ditu; zuhaitza moztu, putzua zabaldu, erraldoia garaitu eta sorgina menderatu ondoren bere maitea konkistatuko du. Eta erakutsiko digu �jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela�.


Título original

Marco Macaco (Primates of the Caribbean)

Zuzendaria

Jan Rahbek

Gioia

Thomas Borch Nielsen - Jan Rahbek.

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Hope Devlin Kristiansen

Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu.


Título original

Le manoir magique

Zuzendaria

Ben Stassen, Jeremy Degruson

Gioia

James Flynn, Dominic Paris, Ben Stassen

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

nWave Pictures

Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute. Egoerak okerrera egingo du agure magoa ospitaleratutakoan, bere ilobak aukera ezin hobea ikusiko baitu etxetzarra saldu eta aberasteko. Gure heroi gazteak, magiaren etxeko bizilagunen artean bere tokia irabazi nahirik, bizikideetako batzuekin bat egingo du bere bizileku magikoa babesteko.


Título original

Astérix: Le domaine des dieux

Zuzendaria

Louis Clichy, Alexandre Astier

Gioia

Alexandre Astier

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

SND / M6

Galia osoa erromatarrek okupatuta dute, herrixka txiki bat izan ezik… Julio Cesar desesperatuta dago ejerzitua ez delako herrixka menperatzeko gai izan. Ondorioz, taktika aldaketa bat egitea erabakitzen du. Galiar barbaroak seduzitzen erromatar zibilizazioa arduratu dadin proposatzen du eta, horretarako, barbaroen herrixkaren aldamenean luxuzko egoitza bat eraikitzea aginduko du: Jainkoen Egoitza. Gai izango al dira galiar herritarrak erromatarren diru eta erosotasunaren tentazioari uko egiten?


Título original

DER 7BTE ZWERG

Zuzendaria

Boris Aljinovic, Harald Siepermann

Gioia

Bernd Eilert, Sven Unterwaldt Jr.

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Zipfelmützen GmbH & Co. KG

Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxak eta bere sei lagunak ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko. 18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak berea egin du. Ipotx txikia eta bere lagunak, beraz, printzesa salbatu eta bere okerra zuzentzeko irrikitan daude. Nola esnaraziko ote dituzte printzesa eta gorteko gainontzekoak?


Título original

Txarriboda

Zuzendaria

Javier Rebollo, Alvar Gordejuela

Gioia

María Eugenia Salaverri, Javier Rebollo, Alvar Gordejuela

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Barton Films

Cuenta la historia de Fran, un joven empresario que, al ver peligrar su fortuna por sus problemas conyugales, decide trazar un complejo plan para deshacerse de su esposa. Lo que él ignora es que va a tener que enfrentarse a Klara, una policía especializada en asesinos en serie, que tiene, además, motivos muy personales para perseguir a los asesinos de mujeres.

Título original

Yugo & Lala

Zuzendaria

Yunfei Wang

Gioia

-

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Yugo neskatila ausarta da, eta aitarekin eztabaidan aritu ostean, etxetik ihes egin eta animaliak bizi diren lainoetako mundu fantastiko batera alde egingo du. Bertan, Lala eta osaba Hartza lagun zaharrekin elkartuko da. Baina gauzak aldatu egin dira eta lekua arriskuan dago. Profezia zahar baten arabera, urak lehortu egingo dira eta biztanleak txikitu. Jadanik hasi da iragarritakoa gertatzen. Hiru lagunak erreinua salbatzeko abentura fantastikoan murgilduko dira arrisku ugariri aurre eginez.


Título original

Stand by Me Doraemon

Zuzendaria

Takashi Yamazaki, Ryûichi Yagi

Gioia

Takashi Yamazaki

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Fujiko Movie Studio

Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak  alderantziz ateratzen zaizkio. Egun batean Sewashi haur  misteriotsuaren bisita hartuko du; XXII. mendetik datorren bere  hereniloba dela esaten dio. Bere etorkizuna desastre hutsa dela eta  familia guztia suntsituko duela esaten dio. Sewashiren ustetan, dena dela, oraindik badago hori ekiditeko  aukera eta Doraemon bere robota utziko dio Nobitari soluzio hori  aurkitzen lagundu diezaion. Hasiera batean, Doraemonek ez du egoera  batera argi ikusiko, baina elkarrekin hainbat abentura igaro ostean,  katu kosmikoak gakoa topatu duela usteko du: maitasuna.


Título original

Friends: Mononokeshima no Naki

Zuzendaria

Takashi Yamazaki

Gioia

Takashi Yamazaki

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Abe Shuji

Mar adentro, envuelta en la niebla, existe una misteriosa isla que se dice que es el hogar de una familia de monstruos. Está terminantemente prohibido acercarse a ella. Pero un día un niño humano, Champiñón, se pierde y acaba encontrándose cara a cara con las misteriosas criaturas que habitan allí. La llegada de Champiñón, hace cundir el pánico en la isla porque en realidad son los monstruos los que viven aBeldurraizados de los humanos. Así pues, confían el cuidado del pequeño al irascible Gruñon. Al principio, Gruñon y Champiñón chocan constantemente, pero al pasar tiempo juntos, acaba formándose un vínculo inseparable entre ellos. ¿Será su amistad capaz de imponerse al tabú que asegura que monstruos y humanos no pueden ser amigos?


Título original

Loreak

Zuzendaria

José María Goenaga , Jon Garaño

Gioia

José María Goenaga , Jon Garaño, Aitor Arregi

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.


Subscribe to Euskara