Animazioa
Título original
Eiga Doraemon: Nobita no shin kyôryû
Zuzendaria
Kazuaki Imai
Gioia
Genki Kawamura
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Fujiko F. Fujio Pro
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.
Título original
Trolls Band Togethe
Zuzendaria
Tim Heitz, Walt Dohrn
Gioia
Jonathan Aibel, Glenn Berger
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
DreamWorks Animation
"Trolls 3" filmean, Poppy eta Branch bikote bihurtuko dira, eta, orduan, Poppyk Branchen iragan sekretua deskubrituko du. BroZone boybandaren partaide zen bere anaiekin: Floyd, John Dory, Spruce eta Clay. Banda eta familia banandu egin ziren Branch haurra zenean, eta ordutik ez ditu anaiak ikusi. Velvet eta Veneer pop izar gaiztoek bahitzen dutenean Floyd, Branch eta Poppy bidaia zirraragarri batean murgilduko dira familia bildu eta Floyd erreskatatzeko.
Título original
Crazy Kwai Boo: Sanxingdui Spirited Away
Zuzendaria
Wang Yunfei
Gioia
Huazheng Gui, Wang Yunfei, Xiaoyu Wu
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Shanghai Film Unitied
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Título original
PAW Patrol: The Mighty Movie
Zuzendaria
Cal Brunker
Gioia
Bob Barlen, Cal Brunker
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Nickelodeon Animation Studios, Nickelodeon Movies
Meteorito magiko bat Abentura Hirian lurreratzen denean, Txakur Patruilako kideek superbotereak eskuratuko dituzte eta txakurkume boteretsu bihurtuko dira. Baina dena okertzen da txakurkumeen arerio Humdingerrek kartzelatik ihes egin eta zientzialari zentzugabe batekin bi bilauentzako superbotereak lapurtzen dituenean.
Título original
HeadSpace
Zuzendaria
Gerhard Painter, Paul Louis Meyer
Gioia
Daniel Buckland, Ronald Henry
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Luma Animation, The Ergo Company
Gus, Sophie eta Max, unibertsoan krimenaren aurka borrokatzen den Babes Espazialeko Indarren taldeko kideak, istripu bat izango dute euren ontzi mikroskopikoan eta Lurrean amaituko dute, 16 urteko Normanen buruan. Estralurtar horiek Zoltharden planetatik salbatu behar dute unibertsoa; horretarako, Normanen laguntza lortu behar dute.
Título original
Richard the Stork and the Mystery of the Great Jewel
Zuzendaria
Benjamin Quabeck, Mette Rank Tange
Gioia
Reza Memari, Philip Lazebnik
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Knudsen & Streuber Filmproduktion, Walking The Dog
Richardek, zikoina familia batek adoptatutako txolarre batek, Afrika iparraldeko Aintzira Handian igarotzen du negua. Konturatzen denean ez duela berak gidatuko iparraldera itzultzeko bere taldea, Richardek hegan egitea erabakiko du bere kasa bidaiatzeko, eta, bidean, Samia eta bere txolarre saldoa gurutzatuko ditu, Zamano indioilar gutiziatsuaren kontrolpean gatibu daudenak. Txolarreentzat askatzeko aukera bakarra igarkizun bat asmatzea eta Harribitxi Handia aurkitzea da. Horretarako, talde-lana, konfiantza eta, batez ere, spork trebetasunak (txolarrea + zikoina) beharko dira.
Título original
Teenage Mutant Ninja Turtles: Mutant Mayhem
Zuzendaria
Jeff Rowe, Kyler Spears
Gioia
Seth Rogen
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Point Grey Pictures, Nickelodeon Animation Studios
Urteak giza mundutik aldenduta igaro ondoren, Dortoka anaiek New Yorkeko biztanleen bihotza irabazi nahi dute, ekintza heroikoak eginez. Haien lagun April O 'Neilek krimenaren sindikatu misteriotsu bati aurre egiten lagunduko die, baina laster izango dira gaindituak mutanteen armada baten erasoari esker.
Título original
Una aventura gigante
Zuzendaria
Eduardo Schuldt
Gioia
Sandro Ventura, Eduardo Schuldt
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Alligator Entertaiment
Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.
Título original
Rally Road Racers
Zuzendaria
Ross Venokur
Gioia
Ross Venokur
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
Kintop Pictures, Riverstone Pictures
Lasterkariak arrisku handiko rally batean lehiatuko dira Silk Road ibilbide komertzial ospetsuan zehar.
Título original
Ruby Gillman, Teenage Kraken
Zuzendaria
Kirk DeMicco, Faryn Pearl
Gioia
Generoa
Herrialdea
Hizkuntza
Kalifikazioa
Productora
DreamWorks Animation
Ruby Gillman gozo eta baldar samarrak 16 urte ditu, eta Oceanside High institutuko ikaskideekin bakarrik moldatu nahi du. Kolatuta dagoen lagun bati laguntzen dio matematikarekin, baina hark fraktalekin duen trebetasunagatik bakarrik miresten du.
Ezin da hondartzan herriko neska-mutilekin elkartu, bere amak uretan sartzea debekatu diolako.
Azkenean, amaren debeku nagusiari muzin egitea erabakiko du, eta orduantxe jakingo du Rubyk Kraken-en errege gerlari handien ondorengoa dela, eta amona zorrotzaren, Zazpi Itsasoetako Erregina Gerlariaren, tronua jarauntsi behar duela.






