Pelikulak
Spider-Man: Lejos de casa
Título original
Spider-Man: Far From Home
Zuzendaria
Jon Watts
Gioia
Chris McKenna, Erik Sommers
Peter Parker, MJ, Ned eta gainontzeko adiskideak Europara doaz ikas bidaian. Baina, Parkerri atsedena zapuztu egingo diote, Nick Fury laguntza eske joango baitzaio, kontinentean kaosa hedatzen ari diren izaki elemental batzuen erasoak geldiarazteko.
Une horretan, Parkerrek Spiderman super-heroiaren soinekoa jantzi eta bere betebeharra gauzatzeari ekingo dio.
Ayla: La hija de la guerra
53, 1950. Gerraren erdian, gau ilun eta hotzean, Süleyman jeneralak neskato bat aurkituko du gudu-zelaian. Umearen samurtasunak hunkituta, jeneralak hura salbatzea eta bere base militar turkiarrera eramatea erabakiko du. Bere alaba balitz bezala hartuko du eta Ayla deituko dio. Pixkanaka bien artean harreman sendoa piztuko da.
Gerra amaieran, brigada turkiarrak bere herrira itzuli beharko du, eta Süleymani neska hori uztea kostatu egingo zaio.
El rey león
Simba lehoikumea erregetzaren oinordekoa da, baina Scar maltzurrak aitaren hilketa leporatuko dio, eta Simbak erbestera joan behar izango du. Han, lagun onak egingo ditu, eta bere herrira itzultzen saiatuko da, dagokiona berreskuratzera.
Elcano Lehen Mundu Bira
Título original
Elcano Lehen Mundu Bira
Zuzendaria
Ángel Alonso
Gioia
Garbiñe Losana , Jose Antonio Vitoria
Elkano, lehen mundu bira familiei zuzendutako animaziozko film luzea da, eta 1519an Sevillan hasi eta hiru urtera toki berean amaitu zen bidaia du oinarrian.
240 gizon irten ziren Sevillatik, bost itsasontzitan, eta bakarra itzuli zen, Juan Sebastian Elkano getariarrarena.
Yesterday
Itzalaldi batean autobus batek joko du Jack eta ospitalean esnatuko da, The Beatles taldea ezagutzen ez duen mundu batean. Beatlesen kantak abestuz lortuko du ospea.
39 escalones
Título original
The 39 Steps
Zuzendaria
Alfred Hitchcock
Gioia
Charles Bennett, Ian Hay
Richard Hannay está en un music-hall londinense. De repente, suena un disparo y comienza una pelea. En medio del tumulto, una chica asustada le pregunta si puede ir con él. Richard accede y la lleva a su apartamento...
Tolkien
Título original
Tolkien
Zuzendaria
Dome Karukoski
Gioia
David Gleeson, Stephen Beresford
J. R. R. Tolkien, (1892-1973) irakasle, hizkuntzalari eta idazlearen bizitzan oinarritua dago.
Tolkien idazle bilakatu zeneko urteak agertzen dira pelikulan. Ikasle talde batean adiskidetasuna, maitasuna eta inspirazio artistikoa bilatzen zueneko unibertsitate garaia, Lehen Mundu Gerrak zapuztuko ziena.
Bizipen guzti hauek Tolkien bere eleberri ospetsuak idaztera bultzarazi zuten: Hobbita, Eraztunen Jauna eta Silmarillion
Toy Story 4
Título original
Toy Story 4
Zuzendaria
Josh Cooley
Gioia
Rashida Jones, Will McCormack
Woodyk beti jakin izan du bere egitekoa jabea zaintzea dela, izan Andy edo izan Bonnie. Abentura berri bat hasiko da, Bonniek jostailu berri eta distiratsu bat eramango baitu logelara. Jostailu zaharrek zein berriek bat egingo dute, eta jostailu batentzat mundua zein handia izan daitekeen erakutsiko diote Woodyri.
Dallas Buyers Club
Título original
Dallas Buyers Club
Zuzendaria
Jean-Marc Vallée
Gioia
Craig Borten, Melisa Wallack
1986ean Ron Woodroof (Matthew McConaughey) Texaseko cowboy drogazale eta gonazaleari HIESaz kutsatua dagoela eta hilabete bakar bateko bizi itxaropena gelditzen zaiola iragarriko diote. Ondorioz, garai hartan gaixotasun horren aurka borrokatzeko zegoen botika bakarra hartzen hasiko da, AZT delakoa.
Lino
Título original
Lino: Uma aventura de sete vidas
Zuzendaria
Rafael Ribas
Gioia
Rafael Ribas
Lino haurren jaiak animatzen dituen katu sinpatikoa da, katu erraldoi baten mozorro irrigarriaz lan egiten duena. Umeen iseka eta tratu txarrak jasateaz nekatuta, bizitza aldatzea erabakiko du. Horretarako, sorgin baten zerbitzuak kontratatuko ditu eta, hara, magiak felino erraldoi bihurtuko du.
Bakarrizketa - Online erosketa
Agustín Jiménez
Erosi sarrera

Agustin Jimenez stand up comedy generoaren bultzatzailetzat jotzen da Espainia. Hogei bakarrizketa baino gehiago grabatu ditu El Club de la Comedian, COMEDY CENTRAL , SOPA DE GANSOS eta CARACOL TV autore gisa interpretea da eta ehunka egin ditu (gehiegi esan gabe!) lokal, antzoki eta aretoetakoak.
Bakarrizketa - Online erosketa
Mikel Bermejo - Eureka
Erosi sarrera
“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.
Bakarrizketa - Online erosketa
Jon Plazaola - AA Aita
Erosi sarrera

Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.




