Pelikulak
Sufragistas
Drama historiko honek kontatzen du Britainia Handian zelako borroka egin zuten sufragistek XIX. mende bukaeran eta XX.eko hasieran, emakume guztiek bozkatzeko eskubidea izan zezaten. Borroka latza, kasurik gehienetan garaiko gobernuak erruki barik erantzun zien-eta.
El renacido
Título original
The Revenant
Zuzendaria
Alejandro González Iñárritu
Gioia
Mark L. Smith, Alejandro González Iñárritu
1823. Hugh Glass esploratzailea eta Hawk seme mestizoa artehiztarien (tranperoen) espedizio batean dira partaide. Hartz baten erasotik larriki zaurituta aterako da Glass, eta, gainera, John Fitzgerald taldekide traidoreak bere gisa utziko du. Glassek mendekua hartzea besterik ez du buruan; horretarako, aurre egin beharko die lurralde ezezagun bati, negu gordinari eta bertako tribuen arteko gerrei.
La chica danesa
Título original
The Danish Girl
Zuzendaria
Tom Hooper
Gioia
Lucinda Coxon
Einar eta Gerda Wegener artista daniarren benetako historian oinarritutako drama. Gerda emazteak margotu behar zuen modelo femeninoa ordezten du Einar senarrak. Emaitzaren arrakasta ikusita, emazteak senarra emakume itxurak hartzera gonbidatuko du. Jolas moduan hasi zena ustekabeko metamorfosi bilakatu da Einarrentzako.
Paperezko hegazkinak
Título original
Paper Planes
Zuzendaria
Robert Connolly
Gioia
Robert Connolly, Steve Worland
Gertaera errealetan oinarritutako filma da Paperezko hegazkinak. Dylan 11 urteko mutikoa da, eta bere aitarekin bizi da 43n. Ama galdu zutenetik, baina, aitaren eta semearen arteko harremana ez da guztiz ona, aitak ez baitu galera gainditu. Dylanen ametsa paperezko hegazkinen munduko txapelketan parte hartzea da, eta horretarako, orduak eta orduak pasako ditu hegazkinak egin eta hegan jartzen. Gaztearen esfortzuak eta adoreak, helburuak betetzeko ez ezik, aitari laguntzeko ere balio izango du.
Palmeras en la nieve
Título original
Palmeras en la nieve
Zuzendaria
Fernando González Molina
Gioia
Sergio G. Sánchez
1953an, Kilian eta bere anaia Hueskako mendialdetik Fernando Poo-ra doaz, Espainiak Ginean duen koloniara. Han, euren aitak munduko kakaorik onena hazten du. Koloniako gizarte-bizitza Espainia grisekoa baino atseginagoa irudituko zaie, kolonoen eta bertakoen arteko kontrasteak ezagutzeaz gain, adiskidetasuna, pasioa, maitasuna eta gorrotoa bertatik bertara bizitzeko aukera izango baitute.
Legend
Hirurogeiko hamarkadan London izutu zuten Kray anaia bikiei buruzko biokipa (pelikula biografikoa).
Koko dragoi txikia
Título original
Der kleine Drache Kokosnuss
Zuzendaria
Hubert Weiland, Nina Wels
Gioia
Mark Slater, Gabriele Walther
Koko eta Oskar kanpotarrak dira Dragoi uhartean. Koko, hegan egiterik ez duen dragoi-hagalaria da; Oskar, berriz, barazkijalea bihurtzea erabaki duen haragijalea. Bi lagunek izugarrizko abenturak biziko dituzte Matilda arantzurdearekin; hirurek, abenturaz aventura forma eta tamaina ezberdinetako dragoiak ezagutuko dituzte.
Joy
Título original
Joy
Zuzendaria
David O. Russell
Gioia
David O. Russell, Annie Mumolo
Joy Mangano, Long Island langile xumea, etxeko produktuen asmatzaile goren eta Amerikako tele-dendako aurpegirik ezagunenen bihurtu zen.
Carlitos y Snoopy: La película de Peanuts
Título original
Snoopy and Charlie Brown: The Peanuts Movie
Zuzendaria
Steve Martino
Gioia
Craig Schulz, Bryan Schulz, Cornelius Uliano
Snoopy emprende una gran misión que lo lleva a surcar los cielos como as de la aviación para enfrentarse a su archienemigo, el Barón Rojo. Mientras, su mejor amigo Carlitos Brown, inseguro pero perseverante, vivirá también una aventura épica: se enamora de su nueva vecina. Película basada en los cómics de Charles Schulz, "Peanuts
Yoko eta bere lagunak
Título original
Yoko y sus amigos
Zuzendaria
Iñigo Berasategui, Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov
Gioia
Edorta Barruetabeña
Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean. Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera...
Kontzertua - Online erosketa
Txiki Rock
Erosi sarrera

Ekimen honek, etxeko txikienak Euskal Herriko rock musikan hasi eta hezi nahi ditu, berain gurasoak gazte ziren garaiko taldeak gogoraraziz eta familian kantu ezagunekin gozatzeko aukera emanez.
Kontzertua - Online erosketa
Urtz - Bira akustikoa
Erosi sarrera

Urtz, 1988. urtean Pasaian sortutako rock musika taldea da. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten. Jarraian, Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) argitaratu eta Kaixo! abestia taldearen ospeltsuenetariko bat bilakatu zen. Ondorengo diskoek, Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren estudio albumak, diskoetxe eta hainbat taldekide aldaketa ekarri zituen eta ondorioz, 2003ko urrian taldeak banatzea erabaki zuen. Hamar urteko isilunearen ostean, eszenatokietara itzuli ziren Astiro (2013) diskoarekin Durangoko azokan.




