Pelikulak
Disobedience
Título original
Disobedience
Zuzendaria
Sebastián Lelio
Gioia
Sebastián Lelio
Aitaren heriotza dela eta, familiaren ondora itzuliko da urteak etxetik kanpo eman dituen emakumea.
Iraganarekin topo egingo du, bertan, protagonistak.
Bigarren buelta honetan, ordea, beste begi batzuekin begiratuko du eskola garaiko lagun zahar hura.
Hautsak harrotuko ditu gaiak bere…
Sherlock Gnomes
Título original
Gnomeo & Juliet: Sherlock Gnomes
Zuzendaria
John Stevenson
Gioia
Kevin Cecil, Andy Riley, Richard Sweren, Ben Zazove
Gnomeo eta Julieta lorategiko gnomo ospetsuek mundu osoan ezaguna detektibea kontratatuko dute lorategiko apaingarri batzuen desagertze misteriotsua ikertzeko: Sherlock Gnomes.
Con amor, Simon
Título original
Love, Simon
Zuzendaria
Greg Berlanti
Gioia
Isaac Aptaker, Elizabeth Berger
Simon Spier, 16 urteko gaztea, ez da bere homosexualitatea aitortzera ausartzen, nahiago du bigarren mailan ospatzen den musikalera arte itxaron. Baina egun batean, bere posta elektronikoetako bat esku okerretara iritsiko da, eta gauzak aldats goran jarriko zaizkio.
El principe encantador
Edurne zuri, Loti Ederra, Errauskine ... ipuin klasikoetako printzesa guztiek ezkondu nahi dute Philipe printzearekin; izan ere, printzea sorginkeria ikaragarriaren menpe dago: erabat xarmagarri begitantze zaie neska guztiei.
Baina, 21 urte bete baino lehen ez badu egiazko maitasunik aurkitzen, bera izango da maitasuna erreinutik betirako desagertzearen errudun.
Custodia compartida
Miriam eta Antoine Besson dibortziatu egin dira.
Miriam-ek Julien semearen zaintza osoa lortu nahi du, aitaren portaera bortitzetik babesteko. Antoine aita abandonatu bezala aurkezten da, eta epaileak partekatutako zaintza ematen die bi ezkontideei.
Julien gurasoek bahitua sentitzen da gatazka hazkorraren erdian, eta ahalegin guztiak egingo ditu txarrena gerta ez dadin.
Sagu eta Pagu
Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin.. Orain lehortea heldu da. Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat. Filmak adiskidetasuna, errukia eta elkartasuna goratzen ditu, eta garrantzi handiko gaiak azaldu, ur eskasiarena, adibidez; edo arriskuan dauden animaliena, eta etorkizunean gizakiok jasan dezakegun lehortearena.
Deadpool 2
Título original
Deadpool 2
Zuzendaria
David Leitch
Gioia
Rhett Reese, Paul Wernick
Behi-eraso ia hilgarri batetik bizirik atera ondoren, Wade Wilson, kafetegi bateko chef itxuragabetua, lekuko zerbitzaririk ospetsuena izateko ametsa betetzen ahaleginduko da, dastamen galerarekin bizitzen ikasten ari den bitartean.
Bizitza poztuko dion zerbaiten bila dabilela munduan, ninjen, yakuzen eta txakur sexualki oldarkorrez osatutako talde baten kontra borrokatzea tokatuko zaio, baina bidaia horretan jabetuko da familiaren garrantziaz, adiskidetasunaren balioaz … eta gustu berri batez ere jabetuko da: abenturarako gustuaz. Gainera, ‘ Munduko amorante onena ’ dakarren katilu gutiziatua ere irabaziko du.
Leo Da Vinci
Título original
Leo Da Vinci: Mission Mona Lisa
Zuzendaria
Sergio Manfio
Gioia
Francesco Manfio, Sergio Manfio
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra. Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.
Scarface, el Terror del Hampa
Tony Camonte (Paul Muni), un pistolero de origen italiano, ignorante y sin escrúpulos, es el lugarteniente de Johnny Lovo (Osgood Perkins), el hampón más poderoso del South End de Chicago. Ambicioso y cruel, Camonte, que por una cicatriz que le cruza el rostro recibe el apelativo de Cara cortada, elimina poco a poco a los rivales de su jefe hasta que, con la ayuda de su amigo Gino Rinaldo (George Raft), le arrebata el poder también a él y se convierte en el amo de la ciudad. Tras un mes de vacaciones en Florida, descubre que su hermana Cesca (Ann Dvorak), por la que siente un amor confuso y arrebatado, es la amante de Gino.
Los hermanos Marx en el Oeste
Los hermanos Marx se dirigen al Oeste a hacer fortuna. Allí adquieren una propiedad de una mina sin valor pero cuyo terreno es muy codiciado por una compañía de ferrocarriles... Otra divertidísima Komedia de los hermanos Marx con inolvidables gags entre los que destaca la delirante escena inicial del timo mutuo en la estación.




