Pelikulak
Sicario: El día del soldado
Título original
Sicario: Day of the Soldado
Zuzendaria
Stefano Sollima
Gioia
Taylor Sheridan
AEB eta Mexikoren arteko mugan, legerik gabeko eremua hedatzen ari da. Gainera, Beldurraistekin trafikatzen hasi direnetik, droga-kartelen aurkako gerra biziagotzen doa.
Guda honi aurre egiteko, Matt Graver agente federalak (Josh Brolin-ek) Alejandro Gillick (Benicio del Toro) aholkulari misteriotsuarekin eratuko du taldea …
Jurassic World: El reino caído
Título original
Jurassic World: Fallen Kingdom
Zuzendaria
J.A. Bayona
Gioia
Colin Trevorrow, Derek Connolly
Igaro dira lau urte Jurassic World suntsitu zutenetik kontrola galdutako dinosauroek. Orduz geroztik, Nublar irlan, dinosauroak baino ez dira bizi.
Uharteko sumendia erupzioan hastean, Owen (Chris Pratt) eta Claire (Bryce Dallas Howard) hara itzuliko dira, dinosauroak erreskatatzera, eta bertan izango dute planeta arriskuan jar dezakeen konspirazioaren berri.
Disobedience
Título original
Disobedience
Zuzendaria
Sebastián Lelio
Gioia
Sebastián Lelio
Aitaren heriotza dela eta, familiaren ondora itzuliko da urteak etxetik kanpo eman dituen emakumea.
Iraganarekin topo egingo du, bertan, protagonistak.
Bigarren buelta honetan, ordea, beste begi batzuekin begiratuko du eskola garaiko lagun zahar hura.
Hautsak harrotuko ditu gaiak bere…
Sherlock Gnomes
Título original
Gnomeo & Juliet: Sherlock Gnomes
Zuzendaria
John Stevenson
Gioia
Kevin Cecil, Andy Riley, Richard Sweren, Ben Zazove
Gnomeo eta Julieta lorategiko gnomo ospetsuek mundu osoan ezaguna detektibea kontratatuko dute lorategiko apaingarri batzuen desagertze misteriotsua ikertzeko: Sherlock Gnomes.
Con amor, Simon
Título original
Love, Simon
Zuzendaria
Greg Berlanti
Gioia
Isaac Aptaker, Elizabeth Berger
Simon Spier, 16 urteko gaztea, ez da bere homosexualitatea aitortzera ausartzen, nahiago du bigarren mailan ospatzen den musikalera arte itxaron. Baina egun batean, bere posta elektronikoetako bat esku okerretara iritsiko da, eta gauzak aldats goran jarriko zaizkio.
El principe encantador
Edurne zuri, Loti Ederra, Errauskine ... ipuin klasikoetako printzesa guztiek ezkondu nahi dute Philipe printzearekin; izan ere, printzea sorginkeria ikaragarriaren menpe dago: erabat xarmagarri begitantze zaie neska guztiei.
Baina, 21 urte bete baino lehen ez badu egiazko maitasunik aurkitzen, bera izango da maitasuna erreinutik betirako desagertzearen errudun.
Custodia compartida
Miriam eta Antoine Besson dibortziatu egin dira.
Miriam-ek Julien semearen zaintza osoa lortu nahi du, aitaren portaera bortitzetik babesteko. Antoine aita abandonatu bezala aurkezten da, eta epaileak partekatutako zaintza ematen die bi ezkontideei.
Julien gurasoek bahitua sentitzen da gatazka hazkorraren erdian, eta ahalegin guztiak egingo ditu txarrena gerta ez dadin.
Sagu eta Pagu
Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin.. Orain lehortea heldu da. Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat. Filmak adiskidetasuna, errukia eta elkartasuna goratzen ditu, eta garrantzi handiko gaiak azaldu, ur eskasiarena, adibidez; edo arriskuan dauden animaliena, eta etorkizunean gizakiok jasan dezakegun lehortearena.
Deadpool 2
Título original
Deadpool 2
Zuzendaria
David Leitch
Gioia
Rhett Reese, Paul Wernick
Behi-eraso ia hilgarri batetik bizirik atera ondoren, Wade Wilson, kafetegi bateko chef itxuragabetua, lekuko zerbitzaririk ospetsuena izateko ametsa betetzen ahaleginduko da, dastamen galerarekin bizitzen ikasten ari den bitartean.
Bizitza poztuko dion zerbaiten bila dabilela munduan, ninjen, yakuzen eta txakur sexualki oldarkorrez osatutako talde baten kontra borrokatzea tokatuko zaio, baina bidaia horretan jabetuko da familiaren garrantziaz, adiskidetasunaren balioaz … eta gustu berri batez ere jabetuko da: abenturarako gustuaz. Gainera, ‘ Munduko amorante onena ’ dakarren katilu gutiziatua ere irabaziko du.
Leo Da Vinci
Título original
Leo Da Vinci: Mission Mona Lisa
Zuzendaria
Sergio Manfio
Gioia
Francesco Manfio, Sergio Manfio
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra. Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.
Bakarrizketa - Online erosketa
Agustín Jiménez
Erosi sarrera

Agustin Jimenez stand up comedy generoaren bultzatzailetzat jotzen da Espainia. Hogei bakarrizketa baino gehiago grabatu ditu El Club de la Comedian, COMEDY CENTRAL , SOPA DE GANSOS eta CARACOL TV autore gisa interpretea da eta ehunka egin ditu (gehiegi esan gabe!) lokal, antzoki eta aretoetakoak.
Kontzertua - Online erosketa
GO!AZEN 12
Erosi sarrera

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du.
Bakarrizketa - Online erosketa
Jon Plazaola - AA Aita
Erosi sarrera

Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.




