Vitoria, 3 de marzo

Título original

Vitoria, 3 de marzo

Zuzendaria

Victor Cabaco

Gioia

Hector Amado, Juan Ibarrondo

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Gariza Films

Euskal Herrian hirurogeita hamarreko hamarkadan Espainiako Poliziak egindako sarraski gogoratuenetakoa da 1976ko martxoaren 3koa.
Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizaren barruan bilduta zeuden milaka langileren kontra eraso egin zuten indar armatuek negarra eragiteko gasak erabiliz, batzartutako pertsonak eraikinetik kanpora atera zitezen.
Elizatik ateratzen ari zirela poliziak tirokatu egin zituen langileak. Gerora jakin zenez, 2.000 tiro baino gehiago disparatu zituzten eta bost lagun hil: Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urtekoa, Forjas Alavesas lantegiko langilea; Francisco Aznar Clemente, 17 urtekoa, okindegi-langilea eta ikaslea; Romualdo Barroso Chaparro, 19 urtekoa, Agrator enpresako langilea; Jose Castillo, 32 urtekoa, Grupo Arregui taldeko enpresa bateko langilea; eta Bienvenido Pereda, 30 urtekoa, Grupos Diferenciales enpresako langilea. Beste 150 pertsona ere zauritu zituen poliziak egun hartan.
Pelikulak horretaz dihardu.