Generoa

Antzerkia

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz... Gerraren ondoriak.

Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?


Generoa

Monologoak

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Kataluniako TV3 telebista saio bati esker egin zuen arren salto telebista mundura, Javier Sardak Tele5-n zuzentzen zuen “Cronicas Marcianas” saioan egindako lanak eman zion ospea. Bere ezaugarri adierazgarrienetakoak, umorea eta ezohizko elkarrizketekin gonbidatuak jokoz kanpo uzteko ahalmena dira.

Aipatu beharra dago, batetik, umorezko programa saio garrantzitsuetan izan duen partaidetza: "Cruz y Raya”, “El Programa de José Mota”, “Mira Quien Baila”, “Tu Sí Que Vales”, eta bestetik, pelikula eta telesailetan aktore giza egin dituen lanak: “Operación Gónada”, “Torrente 3”, “Torrente 4” eta “La Que Se Avecina”. Gaur egun, herriz herri dabil ikuskizun berria aurkezten eta jende artean barre algarak sortzen.


Generoa

Antzerkia

Duración

50


Hizkuntza

Calificación


Ikuskizun partehartzaile batekin datoz Irrien Lagunak. Kultura, osasuna, natura eta zientzia, haurrek aski ongi ezagutzen dituzten kanta eta dantzekin uztartuko dira (Epoitaitaye, A yami-yami, oso ondo, parabara, maketume,...). MARTINBERTSO DJ, LARGABISTA ETA MARIKALANBRErekin batera, denon artean, Irrien Lagunen jai bat ospatuko dute. Jaiari amaiera entzierro txiki batekin ematen zaio.


Generoa

Antzerkia

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Ama batek, jada urteetan sartua, enbolia eta gripea ditu, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko se - mea du eta gainbehera doan enpresa baten jabea da. Bera zaintzen duen 38 urteko beste seme bat du; egunero bainatzen du, orraztu eta ia-ia baita hil ere. Jehova-ren lekuko batek asteazkenero bisi- tatzen ditu. Aurrezki-libreta asko dauzka, baina au- rreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute eta gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan ate - rako dira pixkanaka. Komedia eder eta berezi honek algara artean pa- saraziko digu antzezlanak irauten duen denbora guztia


Subscribe to